4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 179/2009 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Iruñean, 2009ko urriaren 26an.
Nik, José Antonio Izuel Gastón jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, 179/2009 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Pablo Pedrosa Yunta eta Juan Félix Jiménez Martínez. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:
Epaitza:
Juan Félix Jiménez Martínez absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.
Eta Juan Félix Jiménez Martínezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko martxoaren 11n.-Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.
Iragarkiaren kodea: J1004553