40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 374/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, 623.1 artikuluko ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia. Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.

José Antonio Izuel Gastón jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, Zigor Kodearen 623. artikuluko ebasketa-falta batengatik Arestino Pereira jaunaren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 374/2009 falta-judizioan. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan. Auziperatuak Iruñean du helbidea (Txantreako plaza 42, 1.a D).

Epaitza:

Arestino Pereira jauna kondenatzen dut, ebasketa-falta bat egiten saiatzeagatik, zeina Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik baitago, egunero zortzi euroko isuna ordaintzera berrogei egunez (320 euro guztira), edo, horren ordez, ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta bost eguneko epean.

Eta Arestino Pereira jaunari jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Epaile magistratua, José Antonio Izuel Gastón.

Iragarkiaren kodea: J1004527