40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 311/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, Zigor Kodearen 617.1 artikuluko lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.

José Antonio Izuel Gastón jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, lesio-falta baten ondoriozko auzia aztertu du John Henry Buitrago Echeverryren aurka bideratu den ahozko eta jendaurreko 311/2009 falta-judizioan. Auziperatua Henryren eta Fannyren seme da eta 1981eko azaroaren 9an jaio zen. Iruñean du helbidea (El Villarko Andre Maria kalea 3, 4. ezkerra). Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan.

Epaitza:

John Henry Buitrago Echeverry kondenatzen dut, lesio-falta bat egiteagatik, zeina Zigor Kodearen 61.1 artikuluan zehazturik baitago, egunero zortzi euroko isuna ordaintzera hogeita hamar egunez (guztira 240 euro), edo, horren ordez, ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta horrez gainera prozesuko kostuak ordaintzera, eta kaltedunari 450 euroko kalte-ordaina ematera, arau-hauste penalaren ondoriozko erantzukizun zibila dela-eta.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta bost eguneko epean.

Eta John Henry Buitrago Echeverryri jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Epaile magistratua, José Antonio Izuel Gastón.

Iragarkiaren kodea: J1004524