40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

2512/09-B hitzezko judizioa

Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

35/10 epaia. Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 2512/2009 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Auzia Jesús Sáenz Arvizak sustatu du, Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak ordezkatuta eta Mikel Armendáriz Barnechea legelari jaunak lagunduta, José Manuel Vallina Matosen aurka.

Epaitza:

Baiesten dut Epalza prokuradore jaunak, Jesús Sáenz Arvizaren izenean eta hura ordezkatuz, José Manuel Vallina Matosen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, deklaratzen dut suntsiarazita dagoela Barañaingo (Nafarroa) Extremadurako Komunitatea kaleko 2an, 1. solairuko ezkerraldean dagoen etxebizitza eta erantsita dituen garajeko bi tokiak alokatzeko kontratua, alderdiak lotzen zituena, eta demandatua kondenatzen dut etxebizitza eta garajeko tokiak libre eta trabarik gabe uztera, auzi-jartzailearen esku, eta legeak ezarritako epean edukitza ematera. Ohartarazten diot hala egin ezean indarrez eta bere kontura bota ahalko dutela. Halaber, ordaindu gabeko errentak eta diru kopuru osagarriak ordaintzera kondenatzen dut, 4.397,12 euro guztira, eta higiezinaren edukitza titularrari itzuli arte sorrarazten direnak ere ordaindu beharko ditu, eta prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez. Errekurtso hori onar dadin, mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aurretik ordaindu beharrekoak ordaindu izana frogatu behar da idazki bidez, horrela xedatzen baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 449. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan. Errekurtsoa hutsal deklaratuko da, zein egoeratan dagoen kontuan hartu gabe, baldin eta errekurtsoa jarri duen demandatuak mugaeguneratzen diren errentak edo aurretik ordaindu beharrekoak ordaintzeari uzten badio. Errentariak kontsignatu edo aurretik ordaindu ahal izanen ditu mugaeguneratu gabeko errentak, eta epaia irmo bihurtzen denean horien likidazioa eginen da. Nolanahi ere, diru kopuru horiek ordaintzea ez da kontratuaren berritzetzat joko.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta José Manuel Vallina Matos non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1004556