4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 1732/2009 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela María Ángeles García Eseverriren aurka, Cofidis Hispania E.F.C., S.A.k eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko ebazpena eman dela. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Betearazpena abiarazten da alderdi betearazlearen alde, hots, Cofidis Hispania E.F.C., S.A.ren alde, María de Los Ángeles García Eseverrik, hots, betearazpenpeko alderdiak, bi mila bederatziehun eta laurogeita hamahiru euro eta berrogeita bost zentimo (2.993,45 euro) eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion. Alderdi betearazlearen ordezkari Joaquín Carlos Hermida Santos prokuradorea aritu da.
Eta María Ángeles García Eseverriri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1004504