40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 145/2009 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, 1.202.000 eurotik beherako diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

43/2010 epaia. Agoitzen, 2010eko martxoaren 3an.

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.-Enrique Castellano Vizcay auzitegietako prokuradore jaunak, Polynorma, S.A. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, 2009ko otsailaren 5ean judizio arrunteko demanda aurkeztu zuen Serigraf Navarra, S.L. enpresaren aurka. Enpresa hori 9.967,49 euro eta diru kopuru horrek sortutako interesak ordaintzera kondenatzeko epaia eskatu zuen.

Bigarrena.-2009ko martxoaren 5ean emandako autoan, demanda tramitatzeko onartzea eta alderdi demandatua epatzea erabaki zen.

Legeak agindu bezala, helbidea jakiteko eta demandatua epatzeko eginbide guztiak egin ondoren, jakinarazpena ediktu bidez egitea erabaki zen 2009ko irailaren 8ko probidentzian, Legeak xedatzen duenari jarraikiz.

Demandatua ez zen agertu, ezta demandari erantzun ere. Horrenbestez, urte bereko azaroaren 10eko probidentziaren bitartez demandatua auzi-ihesean zegoela deklaratu zen eta alderdiei zitazioa egin zitzaien 2010eko martxoaren 3an aurretiazko entzunaldian ager zitezen.

Hirugarrena.-Adierazitako egunean aurretiazko entzunaldia egin zen eta auzi-jartzailea soilik agertu zen. Demanda-idazkian esandakoa berretsi zuen eta froga bakarra proposatu zuen, jarduketei erantsitako dokumentu bidezko froga, hain zuzen. Horrenbestez, judiziorik egin beharrik gabe epaia eman zedila eskatu zuen. Hori guztia jasorik dago soinuak eta irudiak grabatu eta erreproduzitzeko bideo-euskarrian eta epaitegi honetako idazkari judizial jaunak egindako akta laburrean.

Aurreko egitate horiei ondokoak aplikatu behar zaizkie:

Epaitza:

Enrique Castellano Vizcay jaunak Polynorma, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda baiestea eta Serigraf Navarra, S.L. kondenatzea 9.967,49 euro ordaintzera, gehi fakturetan ezarritako ordainketa egunetik sortutako interesak, berankortasunaren kontrako urriaren 29ko 3/2004 Legearen 7.2 artikuluaren arabera kalkulatuta, eta diru kopuru horrek demanda jarri zen egunetik sortutako interesak; eta, epai honen egunetik hasita, diruaren legezko interesa eta bi puntu gehiago.

Alderdi demandatua prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzea.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adieraz bekie ez dela irmoa eta hura jakinarazi eta biharamunetik 5 eguneko epean haren aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela, eta horretarako aldez aurretik gordailua egin behar dela, epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 50 euro sartuz.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Serigraf Navarra, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2010eko martxoaren 3an.-Idazkari judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci.

Iragarkiaren kodea: J1004514