40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

IFZ: S3100010B.

Helbidea: Armada etorbidea, 2, 31002 Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: Amaiurko erreka, 1.0100.180.

Tokia: Amaiurko errota.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta xedea:

Nafarroako Gobernuak baimena eskatu du Amaiurko errotako presaren ezkerreko estribuan arrainentzako pasabidea egiteko eta ubidea, gainezkabidea eta hustubidea hormigoi armatuz iragazgaizteko. Arrainentzako pasabidea 60 l/s-rako Denil arrapala izanen da, xafla moteltzaile lauez osatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), non espedientea agerian egonen baita.

Donostian, 2010eko martxoaren 4an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1004446