40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Lizitazioa, telekomunikazioen azpiegitura
bat paratzeko obretarako, Tuterako Udaleko
egoitza nagusiak elkar lotzeko udal sarea sortu beharrez

1. Entitate esleitzailea.

Erakundea: Tuterako Udala.

Espedientea tramitatzen duen bulegoa: IKTak Kudeatzeko Zentroa.

Espedientearen zenbakia: 19238.

2. Kontratuaren xedea.

Xedea: telekomunikazioen azpiegitura bat paratzeko obrak egitea, Tuterako Udaleko egoitza nagusiak elkar lotzeko udal sarea sortu beharrez.

Lanak egiteko tokia: Tutera.

Lanak egiteko epea: 5 hilabete.

3. Tramitazioa eta prozedura: presakoa, negoziatua eta prentsan iragarria.

4. Lizitazioaren aurrekontua: 538.000 euro (BEZa barne).

5. Behin-behineko bermea: ez da behar.

6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

IKTak Kudeatzeko Zentroan edo posta helbide honetan: informatica@tudella.es.

Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatzen den eguna bera.

7. Kontratistaren baldintza berariazkoak.

Sailkapena: I. multzoa: instalazio elektrikoak/7. azpitaldea: Telekomunikazioak eta instalazio irratielektrikoak/d kategoria.

Lanak egiteko baldintza bereziak: baldintzen agirian adierazten direnak.

8. Eskaintzak noiz eta non aurkeztu:

Aurkezteko azken eguna: 13 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintzen agiriko 13 eta 14. klausuletan zehazten dena.

Aurkezteko tokia: eskaintzak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean (S.A.C., Udaletxea eta Lourdes auzoa) aurkeztuko dira, baldintzen agiriko 13. klausularen arabera.

Aldaeren onarpena: ez dira onartzen.

Azpikontratazioa: %60ko muga.

9. Esleitzeko irizpideak: baldintzen agiriko 16. artikuluan zehaztutakoak.

10. Eskaintzak noiz ireki: eskaintza ekonomikoa irekitzeko data posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie lizitatzaileei.

11. Zein atari informatikotan edo web gunetan agertuko diren deialdiari buruzko argibideak edo eskuratzen ahal diren baldintza agiriak: Nafarroako Kontratazioaren Atarian, edo helbide honetan: http://www.tudela.es.

Tuteran, 2010eko martxoaren 22an. -Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1005383