2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ROCAFORTE
Interesdunendako deia, Vodafone España, S.A.k
ordenantza fiskalaren kontra paratu duen
administrazioarekiko 248/2010 auzi-errekurtsoan
Vodafone España, S.A.k administrazioarekiko 248/2010 auzi-errekurtsoa paratu du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza behin betikoz onesteko Rocaforteko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak hartu zuen erabakiaren kontra. Hura 2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.
Osoko bilkuraren erabaki horretan onetsi zenaren edukiak xedapen orokorraren izaera duenez gero, eta interesdun kopuru zehaztu gabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez deia egiten zaie interesdunei, aipatutako prozeduran demandatu gisa agertu ahal daitezen bederatzi eguneko epean, agertzeko jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; dei honek Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1, 2 eta 4. ataletan xedatutako ondorioak izanen ditu.
Rocaforten, 2010eko martxoaren 4an.-Alkatea, Javier Itoiz Martinez.
Iragarkiaren kodea: L1004157