40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2010eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Laburpena eranskinean heldu da.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabortz egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2010eko aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Puiun, 2010eko martxoaren 9an.-Alkate udalburua, Pedro Leoz.

ERANSKINA

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 109.100,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 16.800,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 125.200,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 38.850,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 118.978,00 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 423.928,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 61.700,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 137.420,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 8.000,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 65.430,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 136.378,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 7.000,00 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 8.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 423.928,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1004382