2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Familia ugarien seme-alabei diru-laguntzak emateko deialdia,
2010. urtean ikastetxeetako jantokietan bazkal dezaten
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2010eko martxoaren 17an emaniko ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia onetsi du, Iruñeko familia ugarien seme-alabei eskolako jantokietan bazkal dezaten laguntze aldera, 2009ko azarotik 2010eko ekainera edota 2010eko irailetik abendura bitarteko aldietan.
Diru-laguntzaren xedea: aipatutakoa.
Esleitzeko era: deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean.
Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 185.000 euro.
Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2), eta Zapateria kaleko 40-3.ean.
Eskabideak non aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2), erregistro osagarrietan edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan.
Hona eskabideak aurkezteko epea:
1. Familia interesdunek 2009ko azaroa - 2010eko ekaina aldirako eskabide berriak Iruñeko Udalak herritarren zerbitzurako ireki dituen erregistroetako edozeinetan aurkeztu beharko dituzte, dagozkien agiriekin bat, hamabost egun naturaleko epean, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
2. Administrazio-eraginkortasun arrazoiak direla-eta, deialdi honetarako baliozkoak dira Iruñeko Udalak herritarren zerbitzurako ireki dituen erregistroetan 2009ko irailaren 1etik 30era bitarte aurkeztu eta diru-laguntza jaso duten eskabideak, baldin eta deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta ikastetxeak edo kasuan kasuko familiak ikasleari jantokiko zerbitzuan baja ematen ez badio, edo familiak deialdi honek arautzen duen diru-laguntzari uko egiten ez badio. Edozelan ere, aurreko egoerari dagozkionez, gertatzen diren aldaketak oro jakinarazi beharko dira.
3. 2010eko iraila - 2010eko abendua bitarteko aldirako diru-laguntzak jaso nahi dituzten familia ugariek Iruñeko Udalak herritarren zerbitzurako ireki dituen erregistroetako edozeinetan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, dagozkien agiriekin bat, 2010eko irailaren 1etik 30era, bi egun horiek barne.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
Iruñean, 2010eko martxoaren 17an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1005220