Iragarkia
40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2009-2010eko Ikasturtean, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia
Iruñeko Andre Alkate Udalburuak 2010eko martxoaren 3an onetsi zuen 2009-2010eko ikasturtean Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen elkarteei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia.
Deialdi honen helburua Iruñeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetako gurasoen elkarteei eta IGEen federazioei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea da, 2009-2010eko ikasturterako, betiere Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran onetsi eta 2006ko otsailaren 17ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.
Deialdi honetan aurreikusten ez den orotan, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da.
1.- Aurrekontua.
Deialdi honi 52.225,00 euro esleitu zaio, gehienez ere, Udalaren Aurrekontuko 7142230482090 kontusailaren kargura.
Gehienezko aurrekontu hori, bestalde, jarraian aipatzekoak diren jardueren artean banatuko da, gehienezko zenbateko hauen arabera banatu ere:
JARDUERA | GEHIENEZKO |
-Udaleko prestakuntza-programa osatzeko jarduerak | 13.050,00 |
-Eskolaz kanpoko jarduerak, kasuan kasuko ikastetxeko ikasleentzat | 20.900,00 |
-Gurasoendako prestakuntza-jarduerak (ez dira diru-laguntzen xede izanen Udaleko hezkuntza, kirol edo kultur programekin bat datozen jarduerak: yoga, aerobica, mantentze-gimnasia, musika-ikastaroak, dantza, pintura, etab.) | 5.220,00 |
-Jolas-jarduerak | 5.220,00 |
-Kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuak | 7.835,00 |
Onuradun bakoitzari emanen zaion kopuruak ezin izanen du gainditu egindako gastuek zenbat jo eta horren %75, salbu jolas-jardueren kasuan, horiek ezin baitute % 10 gainditu, betiere ondoko taulan xedatutakoarekin bat:
JARDUERA | DIRU- |
-Udaleko prestakuntza-programa osatzeko jarduerak (haur eskolak, komunikabideak, etab.) | %75 bitarte |
-Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, kasuan kasuko ikastetxeko ikasleentzat, eskolako ordutegitik kanpo | %75 bitarte |
-Gurasoendako prestakuntza-jarduerak (ez dira diru-laguntzen xede izanen Udaleko hezkuntza, kirol edo kultur programekin bat datozen jarduerak: yoga, aerobica, mantentze-gimnasia, musika-ikastaroak, dantza, pintura, etab.) | %75 bitarte |
-Jolas-jarduerak | %10 bitarte |
-Kudeaketa- eta funtzionamendu-gastuak | %75 bitarte |
Diru-laguntza hauetarako izendatu den gehienezko zenbatekoa deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntzen onuradun direnen artean hainbanatzen ahalko da.
2.-Diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua, eta onuradunen betebeharrak.
Deialdi honen xedea Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteei eta Guraso Elkarteen Federazioei Iruñeko Udalak ematen dizkien diru-laguntzak arautzea da, elkarte horiek beren jarduerak egin ditzaten, 2009-2010eko ikasturtean zehar.
Hona, diru-laguntzen xede izan daitezkeenak:
-Guraso Elkarteen eta Guraso Elkarteen Federazioen funtzionamenduak eta beren jarduera propioek sortutako gastuak.
-Guraso Elkarteek antolatzen dituzten ikasleendako aisialdi programak eta eskolaz kanpoko jarduerak.
Deialditik at geratuko dira Gurasoen Prestakuntzarako Udal Programaren barne dauden prestakuntza-hitzaldiak edo -jarduerak.
Ez dira diru-laguntzen xede izanen Udalaren hezkuntza, kirol edo kultur programekin bat datozen jarduerak.
At geratuko dira, halaber, ekipoak edo inbentariagarri diren materialak erosteak eragindako gastuak.
Ez dira kontuan hartuko deialdi honetan ezarritako epetik kanpo aurkezten diren eskabideak.
Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hauek dira onuradunen betebeharrak:
a) Diru-laguntzaren xede den helburua, proiektua edo jarduera gauzatzea edo diru-laguntzaren oinarria den jokabidea hartzea.
b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.
c) Organo emaileak egin beharreko egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei men egitea, bai eta kontrol-organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei ere men egitea, betiere udal-agiritegietan jaso ez eta aurreko jarduketetan eskatzen dieten adina informazio eman beharko dutelarik.
d) Helburu berbera duten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, organo emaileari horren berri ematea. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatzeko epea amaitu baino lehen.
e) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatu beharra dute egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak. Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean dituztela.
f) Kontabilitate-liburuak, izapide-erregistroak eta gainerako agiriak izan behar dituzte, behar bezala ikuskatuak izan ere, onuradunari kasuan-kasuan aplikatzen ahal zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeek ezarritakoekin bat, bai eta deialdiek edo ebazpenek egiaztapen- eta kontrol-eskumenak modu egokian gauzatuko direla bermatzeko galdatzen ahal dituzten egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere.
g) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak, agiri elektronikoak barne, gordetzea, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.
h) Behar bezalako publizitatea egitea, diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak Iruñeko Udalak finantzatu dituela jakitera emate aldera.
i) Jasotako funtsak itzultzea, programa ezin bada gauzatu edo diru-laguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak diru-laguntza itzuli behar dela ezartzen duen kasuren bat gertatzen bada. Onuradunek lortutako betetze-maila nahiko hurbil badago erabateko betetze-mailatik, eta ezbairik gabe egiaztatzen badute haien konpromisoak betetzen ahalegindu direla, itzuli beharreko kopurua heinekotasun printzipioa aplikatuta xedatuko da, halako moduz non jarduera zein heinetan bete den eta horrenbesteko portzentajean jasoko baitu onuradunak diru-laguntza.
3.- Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak eta horiek egiaztatzeko bideak.
Diru-laguntzak 2009-2010eko ikasturtean zeinek bere jardun-esparruan gurasoendako eta ikasleendako jarduerak antolatzen dituzten Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteek eta Guraso Elkarteen Federazioek -haien egoitza nahiz zergetarako helbidea Iruñean badute- eskatzen ahalko dituzte, baldin eta baldintza orokorrak bete eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak ezarritako debeku-zio bakar batek ere ukitzen ez baditu, eta, Legearekin bat eraturik egon eta dagokien Erregistroan izena emanda badute, eskabidea aurkezteko mugaegunean, betiere indarra duten legeekin bat baldintza hori eskatzen ahal bazaie.
Onuradunek aipatu baldintzak betetzen dituztela eta diru-laguntza jasotzeko inongo debeku-ziok ukitzen ez dituela justifikatzeko, erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, eskabidearekin bat.
Ez da beharrezkoa izanen udal-agiritegietan jasota dauden alderdiak agiri bidez egiaztatzea.
4.-Diru-laguntzak bideratu eta ebazteko organo eskudunak.
Hezkuntza eta Gazteria Alorreko Idazkaritza Teknikoa izanen da diru-laguntzen inguruko prozedura bideratzeko organo eskuduna, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro.
Ebazpen-proposamena instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.
Alkatetzari dagokio diru-laguntzak emateko prozedura ebaztea.
Hona Balorazio Batzordea osatuko duten kideak:
-Batzordeburua:
Hezkuntza eta Gazteria Zinegotzi Delegatua, edo horrek eskuordetutako pertsona.
-Batzordekideak:
Hezkuntza eta Gazteria Alorreko zuzendaria.
Hezkuntza eta Gazteria Alorreko teknikari bat.
Udaleko Pedagogoa.
-Idazkaria:
Hezkuntza eta Gazteria Alorreko zuzendariak izendatuko du.
5.- Eskabideak noiz eta non aurkeztu.
Interesdunen eskaerak deialdi honek ezarritako arauzko ereduarekin bat etorri eta eskatzaileak sinatu beharreko eskabide baten bitartez egin behar dira.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, deialdi honen zazpigarren oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.
Eskabideak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean, Kale Nagusiko 2 zenbakian, (Kondestablearen Jauregia) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan.
6.-Ebatzi eta jakinarazteko epea.
Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere. Epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.
Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
7.-EskaBIDEarekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta argibideak.
Eskabideekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dira:
a) Eskaera-orria beterik, deialdi honi atxiki zaion ereduarekin bat.
b) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.
c) Beste erakunde publiko eta pribatu batzuei helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen zerrenda, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, erakundeen izena eta emandako zenbatekoa.
d) Erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileek deialdi honetan galdatzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatze aldera. (honi atxiki zaion ereduarekin bat). Betiere, Administrazioak aurkeztutako aitorpenak egiazkoak diren ikertzeko duen ahalmena ezertan galarazi gabe.
e) Hala badagokio, administrazio eskudunak egindako egiaztagiria, eskatzaileek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela frogatze aldera. Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du Udalarekiko tributu-betebeharrak egunean dituela.
f) Erantzukizunpeko aitorpena, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez dituela eskatzaileak ukitzen egiaztatzeko. (honi atxiki zaion ereduarekin bat).
g) Ikasturtean eginiko jarduera-programa, jardueren deskribapenarekin eta jarduera bakoitzak sortutako gastu eta diru-sarreren egiaztagiriekin, behar bezala ordenaturik, I. Eranskineko justifikazio orriko ereduei jarraikiz. Eredu horiek deialdi honen 13. klausulan zehaztu dira. Aurrekoa gora-behera, ezin badira egiaztagiri guzti-guztiak aurkeztu prozedurazko une horretan, geroago aurkezten ahalko dira, betiere aipatu klausulan ezarritako justifikazio-epearen mugaeguna, hau da, 2010eko irailaren 30a, baino lehenago.
h) Elkartearen sorrerari buruzko akta edo estatutuak. Halakorik bada, kasuan kasuko elkarteak dagokion Erregistroan izena emana duela egiaztatzeko agiria, betiere indarra duten legeekin bat betekizun hori eska badakioke.
i) Elkarteko edo Federazioko buruaren edo legezko ordezkariaren izendapen-agiria eta NAN, originala edo kopia konpultsatua.
j) Elkarteburuaren zinpeko aitorpena, atxiki doan ereduarekin bat, aurkeztutako fakturen kautotasuna eta fakturak jarduerek eragindako gastuekin bat datozela egiaztatzeko.
Galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo bere erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu ahalko da, eta bertan adierazi, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota. Edozein kasutan, ezin izanen dira bost urte baino gehiago igaro, dagokien prozedura amaitu denetik.
Aurrekoan xedatutakoa alde batera utzita, Udalak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezin badute agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko diete hura aurkezteko edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, betiere ebazpen-proposamena egin baino lehen.
8.-Ebazpena jakinarazi edo argitaratzeko bidea.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat.
Diru-laguntzak emateko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, eta ondoko datuak zehaztuko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea, salbu diru-laguntzen zenbatekoak, horiek banaka hartuta, 3.000 eurotik beherakoak badira; kasu horretan, NAOn beharrean Iruñeko Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da.
9.-Diru-laguntzen xede diren gastuak.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin bat datozenak. Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.
Hona, diru-laguntzen xede izan daitezkeenak:
-Guraso Elkarteen eta Guraso Elkarteen Federazioen funtzionamenduak eta beren jarduera propioek sortutako gastuak.
-Guraso Elkarteek antolatzen dituzten ikasleendako aisialdi-programak eta eskolaz kanpoko jarduerak.
Deialditik at geratuko dira Gurasoen Prestakuntzarako Udal Programaren barne dauden prestakuntza-hitzaldiak edo -jarduerak.
Ez dira diru-laguntzen xede izanen Udalak hezkuntza, kirol edo kultur arloetan garatu dituen programekin bat datozen jarduerak.
Diru-laguntzetatik at geratuko dira, halaber, ekipoak edo inbentariagarri diren materialak erosteak eragindako gastuak.
10.- Azpikontratazioa.
Diru-laguntzen xede diren jarduerak azpikontratatzen ahal dira, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluarekin bat.
11.-Diru-laguntzen bateragarritasuna edo bateraezintasuna.
Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste administrazio, entitate edo pertsonengandik xede bererako diru-laguntzak eskuratzearekin, betiere horien zenbateko osoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez badu.
Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa.
Udala jabetzen bada onuradunak gehiegizko finantzaketa jaso duela hainbat entitatetatik, diruz lagundutako jardueraren kostuaz bezainbatean, gehiegizko kopuruak zenbat jo eta hori dena itzultzeko galdatuko dio onuradunari, Udalaren diru-laguntzak guztira zenbat egin eta horrenbesteraino.
12.-Ordainketa.
Diru-laguntza ordainduko da, behin onuradunak justifikatu eta gero diru-laguntza zein jarduera edo proiektutarako eman eta hori bete duela.
Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, horiek ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.
13.-Justifikazioa.
Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, egindako gastuaren justifikazio-kontua aurkeztu behar da. Kontu horretan, dirua jaso duen jarduera dela-eta aitortzailearen erantzukizunaren pean egindako gastuak oro justifikatu behar dira (ez bakarrik diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoa), gastuen zuzeneko egiaztagiriak aurkeztuta.
Diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea 2010eko irailaren 30ean amaituko da, ondoko agiriak aurkeztu behar direlarik:
-Ebaluazio-memoria, egindako jardueraren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen xede diren jarduerak eta haien kostua:
-Programaren edo proiektuaren izena.
-Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.
-Finantza bideak zerrendatuta. Norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak deskribatu, betiere kasu honetan ondokoak egiaztatu behar direlarik: funtsen zenbatekoa, jatorria eta haien aplikazioa diru-laguntzen xede diren jardueretan.
-Ondorioak.
-Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanik.
-2009-2010eko ikasturtean egindako jarduerek sortutako gastuen jatorrizko fakturak, edo merkataritzako trafiko juridikoan baliodun izan edo indar administratiboa eduki eta balio frogagarria duten bestelako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenaturik eta zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
-Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztekotan, Zerbitzu kudeatzaileak behar bezala konpultsaturik aurkeztu beharko dira.
-Egindako gastuak fakturen bitartez egiaztatuko dira, osagai guztiak barne, eta ez dira inongo kasutan ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak onartuko.
-Fakturak indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik faktura egin duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFK, fakturaren jaulkitze data, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatu diren objektuen edo kontzeptuen xehekapena, zigilua, aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta jaulkitzailearen sinadura. PFEZen atxikipena ere adieraziko da, autonomo diren pertsonen kasuan.
-Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZetik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.
Jatorrizko fakturak behar bezala ordenaturik eta baturik aurkeztuko dira, atxiki doazen ereduekin bat. Ordenatuta aurkezten ez diren ordainagiriak aurkeztu dituen elkarteari itzuliko zaizkio, ordenatu ditzan, eta dagokion diru-laguntza ebazteke geratuko da, behar bezala aurkeztu arte.
Behin gauzatutako jarduerei dagokien justifikazioa aztertu eta gero, Udaleko teknikari eskudun batek balorazio-txosten bat egin eta sinatuko du. Bertan espresuki jasoko da guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea, edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak zein diren.
14.-Jarduera funts publikoz finantzatu dela iragartzeko publizitatea.
Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programak, jarduerak, inbertsioak eta ekintzak Iruñeko Udalak finantzatu dituela.
15.-Errekurtsoak.
Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:
-Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.
Iruñean, 2010eko martxoaren 3an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
ESKABIDE-EREDUA
Andre agurgarria:
Izen-deiturak: ....................................., Bizitokia: ............................, Helbidea: ...................., IFZ: ................., Hurrengo honen izenean: .................., IFZ: ...................., Helbidea: .................., Kalea: .................................., Telefonoa: ................., Faxa: .................
AZALPENA:
Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteei eta IGEen Federazioei 2009-2010eko ikasturtean diru-laguntzak emateko deialdiaren berri izan dute.
ESKAERA:
Eskaera hau kontuan hartzea. Xede hori harturik, eskatutako agiriak atxikirik doaz, haien egiazkotasuna nik ziurtatuta.
ADIERAZPENA:
-Elkarteak Deialdi honetan onuradun izateko galdatzen diren baldintza guztiak betetzen ditu.
-Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez du elkartea ukitzen.
-- Elkarteak egunean ditu hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak xedatutakoarekin bat.
Iruñean, ............... (e)ko ................(a)ren ...............(e)an
(Sinadura)
Iruñeko Andre Alkate Udalburua.
I. ERANSKINA
Guraso Elkarteak 2009-2010eko ikasturtean
eginiko jarduerak justifikatzeko eredua
(Jarduera bakoitzeko orri bana, sortutako gastuen egiaztagiriekin bat).
Jardueraren izena edo izenburua:
Deskribapen laburra:
Helburuak:
Hartzaile kopurua eta haien adina:
Jardueren deskribapena eta kostua:
Jarduera, non eta noiz:
Erabili beharreko giza baliabideak eta bitarteko materialak:
Jarduerak sortutako sarreren eta gastuen balantzea:
GASTUAK | DIRU-SARRERAK | ||
1. gastuaren kontzeptua: | Zenbatekoa | 1. sarreraren kontzeptua: | Zenbatekoa |
2. gastuaren kontzeptua: | Zenbatekoa | 2. sarreraren kontzeptua: | Zenbatekoa |
3. gastuaren kontzeptua: | Zenbatekoa | 3. sarreraren kontzeptua: | Zenbatekoa |
4. gastuaren kontzeptua: | Zenbatekoa | 4. sarreraren kontzeptua: | Zenbatekoa |
5. gastuaren kontzeptua: | Zenbatekoa | 5. sarreraren kontzeptua: | Zenbatekoa |
6. gastuaren kontzeptua: | Zenbatekoa | 6. sarreraren kontzeptua: | Zenbatekoa |
7. gastuaren kontzeptua: | Zenbatekoa | 7. sarreraren kontzeptua: | Zenbatekoa |
8. gastuaren kontzeptua: | Zenbatekoa | 8. sarreraren kontzeptua: | Zenbatekoa |
9. gastuaren kontzeptua: | Zenbatekoa | 9. sarreraren kontzeptua: | Zenbatekoa |
10. gastuaren kontzeptua: | Zenbatekoa | 10. sarreraren kontzeptua: | Zenbatekoa |
Gastuak, guztira: | |||
Diru-sarrerak, guztira: | |||
Defizita (gastuak ken sarrerak) ..........................
Iruñean, ............. (e)ko ......................(a)ren ...........(e)an
Sin.: Elkarteburua.
II. ERANSKINA
Egiaztagirien zerrenda zenbakitua
Zk. | DATA | FAKTURA | JAULKITZAILEA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA | NOIZ ETA NOLA ORDAINDU |
1 | ||||||
2 | ||||||
3 | ||||||
4 | ||||||
5 | ||||||
6 | ||||||
7 | ||||||
8 | ||||||
9 | ||||||
10 | ||||||
Guztira | ||||||
(Atxiki doaz fakturen jatorrizko agiriak).
Iruñean, ............. (e)ko ......................(a)ren ...........(e)an
Sin.: Elkarteburua.
ZINPEKO AITORPENA
Izen-abizenak: ..............., Nortasun-agiri nazionala: ................., Helbidea: ..............., Telefonoa: .................., Faxa: ...................... Aurreko datuen jabeak, ............................... ikastetxeko gurasoen elkarteburua edo federazioburua (ezabatu ez dagokiona) den aldetik Iruñeko Udalak 2009-2010eko ikasturteko elkarte honek eginiko jarduerengatik emandako diru-laguntzen deialdiari dagokionez,
ONDOKOA ADIERAZTEN DU:
1.-Honi atxikitako jardueren faktura egiaztagiriak jatorrizkoak direla, fakturetan agertzen den zerbitzu-emaileak edo hornitzaileak jaulki dituela, eta elkarte honek egindako jardueren gastuei dagozkiela.
2.-Jarduera bakoitzerako justifikatutako diru-sarrerak benetakoak direla, eta kasuan-kasuan adierazitako kontzeptuei dagozkiela.
3.-Elkarteak ez duela diru-laguntzarik jaso beste administrazio publikoetatik edo entitate pribatuetatik, justifikatutako jarduerak egiteko ?.
Elkarteak ondoko diru-laguntzak jaso dituela beste administrazio publikoetatik edo entitate pribatuetatik, justifikatutako jarduerak egiteko ?.
(markatu gurutze batez egoki dena)
Iruñean, ........... (e)ko ................. (a)ren .............(e)an
Sin.: Elkarteburua.
Iragarkiaren kodea: L1004798
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
