2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa xehakatua Iruñeko Udal Planeko Z-1/U.I.
XIII-Donibane eremuaren hirigintzako araudi partikularrean (Anaitasuna K.K.A.E.). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2010eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 04-MAR-10 (15/CU).
Iruñeko Udal Planeko Z-1/U.I. XIII-Donibane eremuaren hirigintzako araudi partikularreko aldaketa xehakatuaren agiria hasiera batez onetsi ondoren (2009ko abenduaren 18ko PLE), jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ondokoa erabaki da:
1. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planeko Z-1/U.I.XIII-Donibane eremuaren hirigintzako araudi partikularreko aldaketa xehakatuaren agiria, Anaitasuna Kultura, Kirol eta Aisialdi Elkarteak sustatua.
2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Proposatutako hirigintzako araudia
1. Eremuaren identifikazioa.
XIII Donibane unitate integratua.
Kokalekua: Anaitasuna K.K.A.E. lurzatia.
Anaitasunaren azalera:
-Gaur egungoa: 14.175,99 m2.
-Ondoriozkoa: 14.939,64 m2.
2. Lurzatiaren egiturazko determinazioak.
Ez dira aldatzen.
3. Lurzatiaren determinazio xehakatuak.
Egungo erabilera guztiak finkatzen dira eta eraikinak ere bai, legeztaturik badaude. Antolamendutik kanpotzat hartzen da lagatuko den azaleran dagoen eraikina, eta doan lagatzen da hura.
Eraikinean esku-hartzeko baldintzak:
1. Mantentze eta zaharberritze lanak: zuzeneko jarduketa.
2. Handitzea: zuzeneko jarduketa, araudi grafikoan baimendutako lerrokadurei eta okupazioei jarraikiz.
3. Gehieneko okupazioa. Gehieneko okupazioa lurzatiaren %55ekoa izanen da. Zorupean, hau da, lorategiaren sestratik beherako espazioan, %70 okupatzen ahal da.
Edonola ere, araudi hau onartzearekin ez dira aplikatu beharko ez Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa puntuala (1988ko abuztuaren 3koa), ez Iruñeko Udal Planaren 79. artikulua. Izan ere, hemen proposaturiko hirigintza araudia da aplikatu beharrekoa.
Iruñean, 2010eko martxoaren 9an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1004448