1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
18/2010 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, otsailaren 23ko 9/2010 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur-hezitzaile izateko hogei lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
María Jesús Garagarza Haro eta Sarhay Garraza Macua baztertuta ageri dira behin betiko zerrendan, txanda irekiaren atalean, tasa osorik ordaindu izana ez frogatzeagatik. Espedientea aztertuta ikusi da akatsa egin dela bazterketa horretan, azterketa eskubideen tasa ezarritako epean osorik ordaindu zutela egiaztatu baita.
Akatsa atzemanda, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da zuzentzea.
Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 26an emandako 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Otsailaren 23ko 9/2010 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea, txanda irekiko atalean, ondotik adierazten den moduan:
Honako hau dioen tokian:
"Baztertuak: Tasa osorik ordaindu dutela ez frogatzeagatik:
GARAGARZA HARO, MARÍA JESÚS
GARRAZA MACUA, SARHAY
Honela behar du: "Onartuak:
GARAGARZA HARO, MARÍA JESÚS
GARRAZA MACUA, SARHAY
2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2010eko martxoaren 18an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.
Iragarkiaren kodea: F1005014