40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duen ordenantza
fiskaleko eranskineko aldaketa (5. epigrafea) behin betiko onetsirik. 5 zenbakiko ordenantza

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin-behinekoz onestea agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duen ordenantza fiskaleko (5.a) eranskineko aldaketa (5. epigrafea).

Erabaki hori 2010eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an.

Hogeita hamar eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako aldaketa behin betikoz onetsirik gelditu da, eta haren testu osoa argitaratu da, halako oniritzia eman baitzitzaion 2010eko martxoaren 3ko osoko bilkuran:

Ordainketa luzatu eta zatitzeko espedienteak tramitatzeko: 35 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2010eko martxoaren 4an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1004232