2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2009ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedientea. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2009ko ekitaldiko aurrekontuan egin aldaketen gaineko espedientea.
Erabaki hori 2010eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an.
Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da. (2010eko martxoaren 3ko osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena).
1.-Kreditu gehikuntza, 24.000 eurokoa, gastuetako 2. kapituluko ("Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea") zazpi kontu-sailetan, diruzaintzan 2008ko abenduaren 31n zegoen gerakinaren bidez finantzatua.
Noain Elortzibarren, 2010eko martxoaren 4an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.
Iragarkiaren kodea: L1004229