2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Aldaketak aurrekontuetan. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2010eko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondoko aldaketak 2008tik 2009ra luzatutako aurrekontuan:
-Kreditu gehikuntza:
1 422 62201 Ikastetxeko bainugelak aldatzeko inbertsioa.
Orobat, ondoko aldaketak onetsi ziren 2010eko ekitaldiko aurrekontuan:
-Kreditu berezia:
1 442 62200 Obra-hondakindegia ixtea.
1 121 62301 Aldamio homologatua erostea Udalarendako.
1 4511 62100 Kultur Etxea: argiak, pilotuak, errotuluak...
-Kreditu gehikuntza:
1 6224 62300 Udal baskularen inbertsioa.
-Kredituaren sorrera diru-sarrera bidez:
1 4534 62200 Murchanteko gizarte-etxe berria.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Murchanten, 2010eko martxoaren 9an.-Alkatea, Carlos Villafranca González.
Iragarkiaren kodea: L1004391