40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2010eko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Gardeko Udalak, 2009ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,2000 izanen da.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,5581 izanen da.

3.-Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2,75 izanen da.

4.-Urte-tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak ezartzea; hain zuzen, honako hauek, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren:

-Batetik bortz urte bitarte: %2,5.

-Hamar urte bitarte: %2,4.

-Hamabortz urte bitarte: %2,3.

-Hogei urte bitarte: %2,3.

Aplikatu beharreko tasa %13koa izanen da.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea aplikatzea.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garden, 2009ko abenduaren 19an.-Alkatea, Marcos Ureña Marco.

Iragarkiaren kodea: L1004392