40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2009ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Aldaketa hasiera batean onestea ondoko ordenantza fiskaletako tarifen eranskinean:

-3. ordenantza fiskala, ur horniduraren tasak arautzen dituena.

-9. ordenantza fiskala, luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena.

-11. ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena.

-12. ordenantza fiskala, jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantza fiskala behin betikoz onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Garden, 2009ko abenduaren 19an.-Alkatea, Marcos Ureña Marco.

Iragarkiaren kodea: L1004389