40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Desjabetzeko prozeduraren hastapena Ezkarozeko
hilerrian murrua eraikitzeko proiektuan

Ezkarozeko Udalak, 2010eko martxoaren 15ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.-Ezkarozeko hilerrian murrua berreraikitzeko proiektua onestea, desjabetzeko espedientea hastea eta proiektu horrek ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda onestea.

Bigarrena.-Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenari loturik baitaude.

Hirugarrena.-Proiektua jendaurrean jartzea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, 15 egun baliodunean jarri ere erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien ohar edo alegazioak egin ditzaten eta argitaratzen den zerrendan okerrik bada, horiek zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ezkarozeko Udalaren bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak eta proiektua.

Epe berean, Herriko Etxean kontsultak egiten ahalko dira, baita alegazioak aurkeztu ere, eraitsitako hegoaldeko murruaren ondoko hobietan egin behar diren desehorzketez.

Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Borzgarrena.-Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ezkarozen, 2010eko martxoaren 15ean.-Alkatea, Juan José Layana Barber.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

KOD

FINKA

TITULARRA

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Aldi baterako okupazioa (m2)

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota

EZ-01

CARMEN CONDE MIQUELEIZ

66 m2

3

312

Larrea

Iragarkiaren kodea: L1005142