2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Leitzako errepideko 3an dagoen eraikinaren xehetasun azterlana, Alicia Tellecheak sustatua jabekideen elkartearen izenean.
Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2010eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Hasiera batean onetsita Leitzako errepideko 3an dagoen eraikinaren xehetasun azterlana, Alicia Tellecheak sustatua jabekideen elkartearen izenean, Alkatetzak 2009ko abenduaren 16an emandako ebazpenaren bidez.
Onespen hori jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, 2010eko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 18an, baita Diario de Navarra nahiz Diario de Noticias egunkarietan, (2009ko abenduaren 22an) eta Udalaren iragarki oholean ere. Jendaurreko epean, 2010eko otsailaren 10ean bukatu baitzen, ez da erreklamaziorik aurkeztu.
Ikusirik Hirigintza Batzordeak 2010eko otsailaren 26an egin proposamena.
Ikusirik, azkenik, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluak.
Eztabaidatu ondotik, bilkurara joandako guztien adostasunez (zazpi), eta, beraz, legezko erabateko gehiengoa izanik, honako hau erabaki da:
Lehendabizikoa.-Behin betiko onestea Leitzako errepideko 3an dagoen eraikinaren xehetasun azterlana, Alicia Tellecheak sustatua jabekideen elkartearen izenean, Arantxa Ciaurriz Iraizoz arkitektoak prestatu duen eta elkargo ofizial eskudunak 2009ko azaroaren 5ean ikus-onetsi duen proiektu teknikoaren arabera.
Bigarrena.-Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholean argitaratzea.
Hirugarrena.-Halaber, 606,00 euroko tasen likidazioa onestea, xehetasun azterlana tramitatzeagatik. (3.2 epigrafea).
Laugarrena.-Erabaki hau igortzea xehetasun azterlanaren esparruan zuzenean ukitutako jabe eta interesdunei eta espedientearen kopia igortzea, eta, kasua bada, onetsitako agiriaren ale bat, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura (Arkitektura Zerbitzua), legezko ondorioetarako.
Bosgarrena.-Idazkariak espediente osoa eginbidetu dezala.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Donezteben, 2010eko martxoaren 4an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L1004259