2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Udal ordenantza, Berriobeitiko Udaleko kontzejuei diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2010eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Berriobeitiko Udaleko kontzejuei diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriobeitin, 2010eko martxoaren 9an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1004387