40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2009ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2009ko plantilla organikoa. Jendaurreko epea (2010eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 21ekoa) iragan denez inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat hartzen da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da onetsitako plantilla organikoa.

1.-Funtzionarioak

1.1.-Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: idazkariaren lanpostukoa, %20 eta %3,72, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Egoera: hutsik.

1,2.-Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: administratiboa. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %10, mailakoa %15 (251/93 LFDaren 40.3-a eta 5. artikuluak) eta %3,36, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

1,3.-Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: D maila. Albientea eta zerbitzu anitzetako enplegatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanaldiaren luzapenekoa (ordu malgutasuna), %10, mailakoa %12 (251/93 LFDaren 40.3-e eta 5. artikuluak) eta %2,99, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

2.-Lan-kontratudunak

2,1.-Kopurua: bat lanaldi erdian. Lanpostuaren izena: liburutegiko arduraduna eta gizarte-kultur sustapenekoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

3.-Arroizko Udalaren zerbitzuko funtzionarioen eta lan-kontratudunen zerrenda hau onestea

3.1.-Funtzionarioa: Pablo M.ª Echeverría Ajona. Maila: C. Gradua: 5. Egoera administratiboa: jardunean eta idazkari izateko gaitua 1987/04/10etik.

3.2.-Funtzionarioa: Óscar Arbeo López. Maila: D. Gradua: 1. Egoera administratiboa: jardunean, albiente-zerbitzu anitzetako enplegatua, 2008/05/30etik.

3.3.-Lan-kontratudunak: Javier Díaz Fernández. Maila: C. Egoera administratiboa: bitarteko izaerako lan-kontratuduna administrazio lanetarako, 2008/04/21etik.

3.4.-Lan-kontratudunak: Ana Rey Eguíluz. Maila: D. Egoera administratiboa: bitarteko izaerako lan-kontratuduna liburutegiko eta gizarte-kultur sustapeneko lanetarako, 2008/06/23tik.

Arroitzen, 2010eko martxoaren 5ean.-Alkatea, Rubén Osés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1004192