40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2010eko plantilla organikoa

Armañantzasko Bizilagunen Batzarrak, 2010eko otsailaren 25ean egindako bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, onetsi zuen 2010eko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz. Hona nola gelditu den:

Administrazio araubideko langileak: Ana Barbarin Jiménez. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 1988ko abuztuaren 16a. Torres del Rioko eta Elizagorriko Udalekin partekatua.

Aipatu 236. artikuluko aginduak betez, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 6/1990 Foru Legearen 202. artikuluak, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Armañantzasen, 2010eko martxoaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1004384