40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Lizitazioa, edukiontziak lurperatzeko lanak egiteko

1.-Entitate esleitzailea.

Erakundea: Andosillako Udala.

2.-Kontratuaren xedea.

Xedea: edukiontziak lurperatzeko lanak egitea Andosillan

Lanak egiteko tokia: Andosilla

Lanak egiteko epea: 5 hilabete, gehienez.

3.-Tramitazioa eta prozedura: presakoa eta irekia.

4.-Lizitazioaren aurrekontua: 253.922,52 euro (BEZa barne).

5.-Behin-behineko bermea. Lizitazioaren aurrekontuaren %3, BEZa gabe (6.566,96 euro).

6.-Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu:

Administrazio baldintza partikular eta teknikoen agiria interesdunen eskura dago kontratazioaren atarian eta Udalaren web orrian. Andosillako Udalak emanen du proiektu teknikoa eskatu ondoan.

Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatzen den eguna bera.

7.-Kontratistak bete beharreko baldintza berariazkoak.

Baldintza ekonomiko administratiboen agirian adierazitakoak (ez da sailkapena eskatzen).

8.-Eskaintzak noiz aurkeztu:

Aurkezteko azken eguna: 13 egun natural, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintzen agiriko 13. klausulan zehaztutakoa.

Aurkezteko tokia: eskaintzak Andosillako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, baldintzen agiriko 12. klausulari jarraituz.

9.-Esleitzeko irizpideak: baldintzen agiriko 14. klausulan zehaztutakoak.

10.-Eskaintzak noiz ireki: eskaintza ekonomikoak irekitzeko eguna Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.

11.-Zein atari informatikotan edo web orritan agertuko diren deialdiari buruzko argibideak edo eskuratu ahal diren pleguak: http//www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios /Portal+Contratacciones/.

Andosillan, 2010eko martxoaren 22an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1005215