1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 44 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Horietarik 10 lan araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin. Izendapen edo kontratazioko proposamen osagarria.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 25ean emandako 151/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 44 lanpostu oposizio bidez betetzeko prozedurari bukaera eman zitzaion, 33 izangai izendatu ziren, izangai baten izendapena atzeratu zen, 8 kontratatzearen bidezkotasuna xedatu zen eta beste horrenbeste lanpostu esleitu ziren. Lanpostu horietarik 10 lan araubideko lanpostuak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko.
42 lanpostu soilik esleitu ziren, proposatutako izangaietako 2k ez baitzuten aurkeztu izendatuak izateko deialdian eskatzen zen dokumentazioa.
Bestalde, izendatutako izangaietako bat eszedentziako egoera administratiboan deklaratu da lanpostuaren jabetza hartu duenetik; izan ere, egun horretan beste administrazio publiko baten zerbitzuan ari zen.
Eta beste baten kasuan, kontratua sinatzeko epea amaitu da, eta ez du sinatu.
Aurrekoa kontuan hartuta, baita deialdiaren 7.3, 7.4, 9.5 eta 9.6 oinarrietan xedatutakoa ere, bidezkoa da izendapen edo kontratazioko proposamen osagarria egitea, azterketa gainditu eta txanda irekiko zerrendan dauden hurrengo 4 izangaiekin.
Ondotik aipatzen direnak dira: Silvia Lasa Torrellas, Olga Bezares Herrero, María Aránzazu Azcona Gómez eta Beatriz Arrarás Hidalgo.
Deialdiaren 7.2 oinarrian xedaturikoarekin bat, izendapen edo kontratazioko proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, orain proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian.
Aipatu zuzendaritza nagusian (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña) agirien aurkezpena egiteko inprimakiak daude interesdunen eskura.
Iruñean, 2010eko martxoaren 18an.-Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.
Iragarkiaren kodea: F1005214