40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

667/2010 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Segurtasun eta Osasuneko Batzorde Koordinatzaile berriaren osaera zehazten duena.

Abenduaren 15eko 121/2008 Foru Dekretuaren bidez apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretua aldatu zen (2009ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 9an). Foru dekretu horren bidez, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitu zen.

Foru dekretu horren xedapen gehigarri bakarrean xedatzen denez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, foru dekretu hori indarrean jarri (hots, 2009ko urtarrilaren 10ean) eta sei hilabeteko epean, dekretuan ezarrita dauden segurtasun eta osasuneko batzordeak eratuko ditu, administrazioaren organoetan dauden sindikatuek, azken hauteskunde sindikaletan lortutako emaitzen arabera, bidezkoak diren prebentzioko ordezkariak hautatu ondoren, eta administrazioak ere beste hainbat ordezkari hautatu ondoren.

Foru Komunitateko Administrazioko eta erakunde autonomoetako Segurtasun eta Osasuneko Batzorde Koordinatzaile berriari dagokionez (prebentzioko 9 ordezkarik eta administrazioaren 9 ordezkarik osatzen dute), ordezkaritza organoetan dauden sindikatuek prebentzioko ordezkariak izendaturik, lortutako ordezkaritzaren proportzioan, bidezkoa da batzorde horretan administrazioa ordezkatuko duten pertsonak izendatzea (egindako banaketaren arabera proposatuko dira, hots, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan dauden Segurtasun eta Osasuneko 7 Batzordeetako bakoitzeko bat; gainera, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko bat eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko bat). Hala, batzordearen osaera zehaztu da.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Segurtasun eta Osasuneko Batzorde Koordinatzaileak kide hauek izanen ditu:

A) Administrazioaren ordezkariak (administrazioak aldez aurretik izendatutakoak):

1.-Eguilaz Gogorza, Gregorio (Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia).

2.-Arrieta del Valle, Carlos (Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Prestazioen Zerbitzuko zuzendaria -Administrazio Orokorreko CSS-).

3.-Vitrián Arigita, Javier (Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketako zuzendaria -NLA erakunde autonomoko CSS-).

4.-Esparza Sánchez, Francisco Javier (Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia -Hezkuntza Departamentuko CSS-).

5.-Izpura Liberal Gabriel (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea -Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko CSS-).

6.-Marañón Oricáin, José Antonio (Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko idazkari tekniko nagusia -Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko CSS-).

7.-Ros Nestares, José Ángel (Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justizia Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzuko Kalitatearen Ataleko burua -Nafarroako Justizia Administrazioko CSS-).

8.-Sainz de Murieta García de Galdeano, Eduardo (Nafarroako Foruzaingoko CSS ordezkatuz).

9.-Margallo Lana, Alberto (Nafarroako Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea).

B) Prebentzioko ordezkariak:

1.-Soria Aznar, Jesús (SMN).

2.-Moreno Santiago, Lourdes (ELA).

3.-Moreno Suescun, Iñaki (LAB).

4.-Larunbe Arretxe, Lourdes (LAB).

5.-Mayo Gárate, M.ª Carmen (CCOO).

6.-Ciordia Fillat, Alegría (CCOO).

7.-Labat Ayerra, José Luis (UGT).

8.-Ordóñez Iriarte, M.ª Eugenia (AFAPNA).

9.-Fernández Velázquez, Joaquín (SATSE).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Era berean, ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Intraneteko orrian argitaratzea; bertan mantenduko da, etengabe eguneratuta, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Segurtasun eta Osasuneko Batzorde Koordinatzaile berriaren osaera.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Gizarte Prestazioen Zerbitzuari (Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzua eta Atala), Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Segurtasun eta Osasuneko Batzorde Koordinatzaileko idazkariari eta Segurtasun eta Osasuneko Batzorde Koordinatzaileko aipatu kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1005236