40. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

16/2010 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak emana. Ebazpen horren bidez onesten dira diru-laguntza deialdiak, laguntzen deialdien oinarri arautzaileak eta baimentzen da 32.000 euroko gastua, Nafarroan euskara garatzeko kultur jarduerak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatzeko jarduerak egiteko, 2010ean.

Euskarabidearen eginkizunen artean dago euskara garatzeko programak eta jarduerak sustatzea, laguntzea eta antolatzea, hainbat entitaterekin lankidetzan, eta gisa berean, gizarte erakundeekin lankidetzan aritzea euskaraz arte eta kultur jarduerak egiteko, eta euskararen presentzia sustatzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologietan.

Horregatik, egoki ikusi da laguntzak ematea aipatu berri ditugun antzeko programak garatzen dituzten entitateei. Laguntza horiek lehia bidezko prozedurari jarraikiz emanen dira.

Euskararen Garapenerako Zerbitzuaren txostenean proposatzen da onets daitezela diru-laguntzea deialdiak, laguntzen deialdien oinarri arautzaileak, baimen dadila 32.000 euroko gastua eta argitara daitezela ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Txostena ikusirik, eta kontuan harturik betetzen direla aipaturiko gastua baimentzeko legez ezarrita dauden xedea, eskakizunak eta betebeharrak, eta espedientean Kontu-hartzailetza Delegatuaren eta Euskarabideko legelariaren aldekotasuna izanik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) eta 99. artikuluek eta Euskararen Nafar Institutua/Instituto Navarro del Vascuence erakunde autonomoa sortu duen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren 3. eta 11. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. 2010eko laguntzen deialdia onestea, Nafarroan euskara garatzeko kultur jarduerak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskara sustatzeko jarduerak egiteko. Horiek guztiak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan dauden oinarrien arabera arautuko dira.

2. Laguntzak emateko 32.000 euroko gastua baimentzea 2010eko gastuen aurrekontuko "Kultura ekimenak euskaraz bultzatzea" izeneko 440001 44100 4819 334102 kontu-sailaren kargura.

3. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen Kontu-hartzailetza Delegatura, Euskarabidera, Euskararen Garapenerako Zerbitzura, Euskararen Sustapenerako Atalera, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Programen Bulegora eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jarri ahal izanen da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko martxoaren 11n.-Euskarabideko zuzendari kudeatzailea, Xabier Azanza Arbizu.

I. ERANSKINA

Euskarabideak, euskara eta euskararen erabilera sustatzeko kultur jardueren garapena sustatzeko helburuz, deialdi hau ezarri du, 27.000 euroko gehienezko kopuruarekin. Hauek dira deialdia arautuko duten.

OINARRIAK

1.-Helburua eta xedea.

1.1. Laguntza hauen xedea da 2010. urtean zehar euskara edota euskararen erabilera sustatzeko jarduerak dituzten programak laguntzea.

1.2. Laguntza hauen helburua Nafarroan kultur ekintza eta euskara sustatzeko jarduerak areagotzea da. Honekin bat etorriz, entitateei lagunduko zaie urteroko jarduerak egin ditzaten eta, horien artean, interes berebizikoa dutenak sustatuko dira.

1.3. Deialdi honen xede diren jarduerak honakoak dira:

a) Euskaraz egiten diren edo euskara gai modura duten hitzaldiak, mahai-inguruak, diapositiba emanaldiak, liburu aurkezpenak, etab.

b) Euskaraz egiten diren antzerki emanaldiak eta bestelako jarduerak.

c) Euskarazko zinema- edo bideo-proiekzioak.

d) Euskaraz edo euskara gai modura hartuta egiten diren erakusketak.

e) Bertso saioak.

f) Aldizkaritzat hartu ezin diren informazio-orriak eta argitalpen txikiak.

g) Film laburrak eta bideo lanak euskaraz egitea.

h) Aurrekoen antzekoak diren beste batzuk, Balioespenerako Batzorde Teknikoaren arabera deialdiari lotzen bazaizkio.

1.4. Deialdi honetatik at gelditu dira:

a) Eskola jarduerak edo nagusiki eskolako ordutegian egiten direnak eta eskola jarduerekin hertsiki loturikoak, eskolaz kanpoko jarduerak barne.

b) Beste jarduera batzuk, besteak beste, kanpalekuak, txangoak, artisautza azokak, ikuskizunak eta kirol lehiaketak, etab., deialdiaren xedeekin zuzenean bat ez datozenak.

c) Musika kontzertuak.

d) Euskarabidearen beste deialdi batzuen laguntzak eskuratzen ahal dituzten liburuak, CDak eta bestelako argitalpenak.

2.-Aurrekontua, zenbatekoa eta diru-laguntza modalitateak.

2.1. Diru-laguntza hauek Nafarroako Gobernuaren 2010eko gastuen aurrekontuko "Kultur ekimenak euskaraz bultzatzea" izeneko 440001 44100 4819 334102 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira; gehienezko zenbatekoa 32.000 eurokoa izanen da.

2.2. Laguntzen zenbatekoa Balioespen batzordeak egindako balioespenean erdietsitako puntuazioaren araberakoa izanen da, onartzen den aurrekontuaren %70ekoa, gehienez.

3.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

3.1. Deialdi honetan aurrez ikusitako laguntzak eskuratzen ahal dituzte bizitokia Nafarroan duten irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko eta juridikoek, deialdi honen bosgarren oinarrian adierazitako betebeharrak betetzen badituzte eta diru-laguntzen xede diren jarduerak Foru Komunitatean egiten badituzte.

3.2. Halaber, parte hartu ahal izanen dute Nafarroako toki entitateek, salbu eta arlo honi dagokionez berariazko lankidetza hitzarmenak sinaturik dituztenek Nafarroako Gobernuarekin, bereziki euskararen erabilera udal eremuan normalizatzeko lankidetza hitzarmenak sinatu dituztenek eta Iruñeko Udalak.

3.3. Ezin izanen zaizkie laguntzak eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan aipatzen diren kasuetakoren batean daudenei.

4.-Eskabideak aurkeztea.

4.1. Laguntza eskabideak, oinarri hauetako III. eranskinean ageri den ereduarekin bat, aurkeztuko dira Euskarabidearen Erregistroan (Biurdana kalea 1, 1.a 31011 Iruña), Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, zk.g., 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira eskabideak.

5.-Eskatutako dokumentazioa.

5.1. Eskaerari honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) 3.1. oinarrian eskaturikoaren frogagiriak.

b) Izena, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa eta identifikazio fiskalerako zenbakia, taldeak ordezkari gisa nor hartzen duen adieraziz.

c) Taldea legez eratua izanaren frogagiriak.

d) Entitateak zergak eta Gizarte Segurantzan dagokiona ordainduak dituela frogatzen duten ziurtagiriak (organo eskudunek luzatuak).

e) Aurreko urtean egindako jardueren memoria xehatua eta jarduera horien balantzea. Memorian azaldutako alderdiak egiaztatzeko, horretarako gutxienez behar diren agiriak aurkeztuko dira.

f) 2010. urtean eskatzen diren laguntzen xede diren jardueren berariazko proiektua. Bertan zehaztuko da:

-Laguntza eskatu den proiektua azaltzen duen memoria orokorra, zein hartzaile motari zuzendua dagoen espresuki adieraziz.

-Jardueraren aurrekontua, aurrez ikusitako gastu-kontzeptuen arabera xehakatua eta, hala behar denean, gastu horiek finantzatzeari buruzko baliabideei eta diru-sarrerei dagokiena.

-Eginen diren jardueren fitxak, deialdiaren II. eranskinaren ereduaren arabera. Fitxa bat beteko da jarduera bakoitzeko, eta jarduera bakoitzaren aurrekontu xehakatua aurkeztuko da.

-Programaturiko jarduera guztiak deialdi honetan dokumentazioa aurkezteko azken eguna baino lehenago egin badira, "Diru-laguntzen ordainketa, epea eta justifikazioa" izeneko 10. klausulan zehazten den dokumentazioa aurkez daiteke.

-Bestelako erakunde publiko zein pribatuek emandako laguntzak espresuki aipatzea. Eskatu diren laguntzen eta ebazpen bidean daudenen edo, eskatu eta aldeko ebazpena izan dezaketenen berri eman beharko zaio berehala Euskarabideari.

g) Entitate bakoitzak bere eskabidea oinarritzeko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak, edo Euskararen Sustapenerako Atalak berariaz eskatzen dizkionak.

5.2. Diru-laguntzaren eskabidea oso-osorik beteta ez badago, eskatzaileari akats edo hutsunea zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio horren berri jakinarazi eta ondoko egunetik hasita.

6.-Tramitazio eta ebaluazioko organoak.

6.1. Eskaerak Euskarabideko Euskararen Sustapenerako.

Atalak tramitatuko ditu.

6.2. Eskaerak aztertzeko batzorde bat eratuko da, honako hauek osatua: batzordeburua Euskarabideko zuzendari kudeatzailea izanen da eta batzordekideak Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria eta Euskararen Sustapenerako Ataleko burua. Euskararen Garapenerako Zerbitzuari atxikiriko teknikari batek eginen ditu idazkari lanak. Batzordeak eskaeren ebaluazioa eginen du, eta irizpena loteslea izanen da. Euskararen Sustapenerako Atalak, ebaluazio batzordeak sinaturiko akta ikusirik, deialdia ebazteko proposamena eginen du.

7.-Balioespen irizpideak.

7.1. Aurkeztutako eskaerak balioesteko eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Programatu diren jardueren izaera eta kalitatea, (%35).

b) Proiektuek zenbateko eragina izanen duten Nafarroako Foru Komunitatean euskara sustatzeari dagokionez (%30).

c) Euskararen erabilera jardueran (%30).

d) Nafarroako euskalkien erabilera (%5).

7.2. Batzordeak aholkua eskatzen ahal die gai honetan kualifikatuta dauden kanpoko adituei.

7.3. Bazter geratuko dira puntuazio osoaren %50 lortzen ez dutenak.

8.-Diru-laguntza emateko ebazpena.

8.1. Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita hiru hilabeteko epean, ebazpen bat emanen du laguntzak emateko. Epe hori bukatuta, espresuki ez bada ebazpenik eman, eskabideak ezetsi eginen dira.

8.2. Onartutako eskaerei dagokienez, diru-laguntzak emateko ebazpenean agertuko dira aurkeztutako aurrekontua, onartutako aurrekontua, balioespenean eskuratutako ehunekoa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Era berean, gastu horiek nola eta noiz justifikatu behar diren agertuko da. Baztertutako eskaerei dagokienez, haiek baztertzeko arrazoien berri emanen da ebazpenean.

8.3.-Deialdiaren ebazpena jendaurrean argitaratuko da Euskarabideko iragarki oholean (Biurdana kalea 1, 1.a, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren webgunean:

http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/

eta eskatzaileei jakinaraziko zaie.

9.-Onuradunen betebeharrak.

9.1. Deialdi honetan diruz lagundutako programa egiteko erabiltzea diru-laguntza, ez beste edozertarako.

9.2. Diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu izan den Euskarabideko Euskararen Sustapenerako Atalean frogatu beharko da.

9.3. Euskararen Sustapenerako Atalari jakinarazi beharko zaio proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko Euskararen Garapenerako Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta honek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

9.4. Zeinahi motatako programan, kartelean, iragarkian edo publizitatean aipatu beharko da jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela. Aipamen hori Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Atalaren jarraibideen arabera egin beharko da. Posta elektronikoa: publicaciones@navarra.es, edo http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Todos+los +servicios/Otros/LogoGob.htm web orriaren bidez, kasu bakoitzean aurrez ikusitako elementuen arabera, eta jarduera bukatu bitartean izanen da agerian.

9.5. Noiznahi ere onartzea proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko Euskarabideko Euskararen Sustapenerako Atalak egiten duen egiaztapen lana.

9.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Euskararen Sustapenerako Atalari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

9.7. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako arauetan berariaz eska daitezkeen kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.

9.8. Jasotako diruaren erabilpenari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

10.-Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

10.1. Laguntzak, oro har, eta kasu bakoitzean erabakitzen ahal dena galarazi gabe, bi epetan ordainduko dira: %50, aurrerakin gisa, laguntza ematerakoan, eta gainerako %50 jarduera bukatu eta Euskararen Garapenerako Zerbitzuak adostasun txostena eman ondoren.

10.2. Onuradunek, oro har, eta kasu bakoitzean erabakitzen ahal dena galarazi gabe, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte Euskararen Sustapenerako Atalean, 2010eko azaroaren 30eko 14:00ak baino lehen:

a) Onetsiriko aurrekontuari dagozkion jardueren programaren memoria xehakatua eta diruz lagunduriko jardueren gastuen zerrenda.

b) Inprimaturiko elementuak eta publizitate elementuak.

c) Egindako gastuaren frogagiriak, jatorrizkoak (edo, halakorik ez bada, fotokopia konpultsatuak). Faktura horiek fakturazio betebeharrak arautzeko erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuari jarraikiz egin beharko dira. Espresuki salbuetsiko dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak.

10.3. Diru-laguntza hartu duen jarduera egin dela justifikatu beharko da. Justifikatutako ordainketen zenbatekoa esleitutako diru-laguntzaren adinakoa izanen da gutxienez.

10.4. Gastuak justifikatzeko epea bukatu eta gero egin behar diren jardueretarako, edo epe horren barnean justifikatu ezin diren jardueren kasuan, entitate onuradunaren arduradun batek sinatutako egiaztagiria aurkeztuko da, aurrekoa justifikatze aldera. Ondoren aipatutako jardueren egiaztagiriak igorri beharko dira 2011ko otsailaren 25a baino lehen.

10.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko Laguntzak emateko ebazpenean aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie onartutako gastuen frogagiriei, jarduera burutu eta gero.

11.-Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

11.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera beste batzuk ere jaso daitezke, helburu bererako, Foru Komunitateko Administrazioarenak edo beste administrazio publiko batzuenak izan, bestelako entitate pribatu edo publikoenak izan edo pertsona partikularrenak izan. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo berezko baliabide batzuekin baturik, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

11.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntza edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diru-laguntzaren xede den jardueraren kostua gainditzen badu.

12.-Itzultzea.

Onuradunak programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezean, pagaturiko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legeko 35. artikuluarekin bat.

13.-Arau-hausteak eta zehapenak.

13.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko IV. titulua hartuko da aintzat.

13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2005 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14.-Diru-laguntzen araubide orokorra.

Arau hauetan aurrez ikusirik ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa eta aplikatu beharreko gainerako arauak aplikatuko dira.

15.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Udalek eta kontzejuek oinarri hauek betearazteko ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretora zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurrez ikusitako moduan eta epeetan.

II. ERANSKINA

Euskarabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, deialdi hau ezarri du, 5.000 euroko gehienezko kopuruarekin. Hauek dira deialdia arautuko duten.

OINARRIAK

1.-Helburua eta xedea.

1.1. Laguntza hauen xedea da sustatzea entitate interesdunek erabil ahal izan dezatela euskara informazioaren eta komunikazioaren teknologietan, Nafarroan eta 2010. urtean zehar.

1.2. Laguntza hauen helburua da Nafarroako pertsona fisikoen edota juridikoen ekimenez euskarak informazioaren eta komunikazioaren teknologietan duen presentzia sustatzea.

2.-Aurrekontua eta zenbatekoa.

2.1. Diru-laguntza hauek Nafarroako Gobernuaren 2010eko gastuen aurrekontuko "Kultura ekimenak euskaraz bultzatzea" izeneko 440001 44100 4819 334102 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira; gehienezko zenbatekoa 32.000 eurokoa izanen da.

2.2. Deialdi honetan bi laguntza modalitate hartuko dira aintzat:

A modalitatea: webgune bat sortzea edo lehendik den webgune bat euskarara egokitzea: laguntzak kostuaren %50ekoak izanen dira; gehienez ere 500 euro emanen dira.

B modalitatea: euskaraz mantentzea webguneko orriak: diru-laguntzen zenbatekoa %50ekoa izanen da; gehienez ere 300 euro emanen dira.

Laguntzak Balioespen Batzordearen balioespenean lortutako puntuazioaren arabera banatuko dira, deialdi honetako zenbateko osoa bukatu arte. Diru guztia ez bada esleitzen, sobera gelditutakoa I. eranskinean euskararen garapenerako kultur jarduerak egiteko laguntzei gehituko zaie.

3.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

3.1. Deialdi honetan aurrez ikusitako laguntzak eskuratzen ahal dituzte bizitokia Nafarroan duten irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko eta juridikoek, deialdi honen bosgarren oinarrian adierazitako betebeharrak betetzen badituzte eta diru-laguntzen xede diren jarduerak Foru Komunitatean egiten badituzte.

3.2. Ezin izanen zaizkie laguntzak eman Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan aipatzen diren kasuetakoren batean daudenei. Komunikabideek ere ezin izanen dute parte hartu, badagoelako berariaz beraiei zuzenduriko deialdi bat.

4.-Eskabideak aurkeztea.

4.1. Laguntza eskabideak, arau hauetako IV. eranskinean ageri den ereduarekin bat, Euskarabidearen Erregistroan aurkeztuko dira (Biurdana kalea 1, 1.a 31011 Iruña), Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, zk.g., 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozesura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira eskabideak.

5.-Eskatutako dokumentazioa.

5.1. Eskaerari honako agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) 3.1. arauan eskaturikoaren frogagiriak.

b) Izena, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa eta identifikazio fiskalerako zenbakia, taldeak ordezkari gisa nor hartzen duen adieraziz.

c) Taldea legez eratua izanaren frogagiriak.

d) Entitateak zergak eta Gizarte Segurantzan dagokiona ordainduak dituela frogatzen duten ziurtagiriak (organo eskudunek luzatuak).

e) Aurreko urtean webgunean egindako jardueren memoria xehatua eta jarduera horien balantzea. Memorian azaldutako alderdiak egiaztatzeko, horretarako gutxienez behar diren agiriak aurkeztuko dira: bisita kopurua, webgunearen mapa, eguneratzeak...

f) 2010. urtean eskatzen diren laguntzen xede den webgunean euskara garatzeko berariazko proiektua. Bertan zehaztuko da:

-Jardueraren aurrekontua, kontzeptuetan xehakatua: diseinua, itzulpenak, eguneratzeak, hobekuntzak...

-Webgunearen ezaugarrien fitxa.

-Webgunearen helbidea. Eskabidea egiteko orduan oraindik ere ez badago helbiderik, ondoren jakinaraziko zaio Euskararen Garapenerako Zerbitzuari.

-Webgunean zein eduki eta atal eskaintzen diren edo eskainiko diren euskaraz eta webgunean erabilitako gainontzeko hizkuntzetan.

-Proiektua egiteko zein data dagoen aurrez ikusia (proiektu berrien kasuan).

-Nori zuzendua dagoen.

-2010. urtean aurrez ikusiak dauden eguneratzeen kronograma.

g) Entitate bakoitzak bere eskabidea oinarritzeko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentu guztiak, edo Euskararen Sustapenerako Atalak berariaz eskatzen dizkionak.

5.2. Diru-laguntzaren eskabidea oso-osorik beteta ez badago, eskatzaileari akats edo hutsunea zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio horren berri jakinarazi eta ondoko egunetik hasita.

6.-Tramitazio eta ebaluazioko organoak.

6.1. Eskaerak Euskarabideko Euskararen Sustapenerako Atalak tramitatuko ditu.

6.2. Eskaerak balioesteko batzorde bat eratuko da, honako hauek osatua: batzordeburua Euskarabideko zuzendari kudeatzailea izanen da eta batzordekideak Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria eta Euskararen Sustapenerako Ataleko burua izanen dira. Euskararen Garapenerako Zerbitzuari atxikiriko teknikari batek eginen ditu idazkari lanak. Batzordeak eskaeren ebaluazioa eginen du, eta irizpena loteslea izanen da. Euskararen Sustapenerako Atalak, ebaluazio batzordeak sinaturiko akta ikusirik, deialdia ebazteko proposamena eginen du.

7.-Balioespen irizpideak.

7.1. Aurkeztutako eskaerak balioesteko eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, batzordeak irizpide hauek izanen ditu kontuan:

a) Proposaturiko proiektuaren izaera eta kalitatea (50 puntu).

b) Proiektuek zenbateko eragina izanen duten Nafarroako Foru Komunitatean euskara sustatzeari dagokionez (40 puntu).

c) Nafarroako euskalkien erabilera (10 puntu).

7.2. Batzordeak aholkua eskatzen ahal die gai honetan kualifikatuta dauden kanpoko adituei.

7.3. Bazter geratuko dira gutxienez ere 50 puntu eskuratzen ez dituztenek edo webgunean gehien erabiltzen den hizkuntzarekin alderatuz, edukien eta guneen %40 gutxienez euskaraz ez dutenek.

8.-Diru-laguntza emateko ebazpena.

8.1. Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita hiru hilabeteko epean, ebazpen bat emanen du laguntzak emateko. Epe hori bukatuta, espresuki ez bada ebazpenik eman, eskabideak ezetsi eginen dira.

8.2. Onartutako eskaerei dagokienez, diru-laguntzak emateko ebazpenean agertuko dira aurkeztutako aurrekontua, onartutako aurrekontua, balioespenean eskuratutako ehunekoa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Era berean, gastu horiek nola eta noiz justifikatu behar diren agertuko da. Baztertutako eskaerei dagokienez, haiek baztertzeko arrazoien berri emanen da Ebazpenean.

8.3. Deialdiaren ebazpena jendaurrean argitaratuko da Euskarabideko iragarki oholean (Biurdana kalea 1, 1.a, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren webgunean:

http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/

eta eskatzaileei jakinaraziko zaie.

9.-Onuradunen betebeharrak.

9.1. Deialdi honetan diruz lagundutako programa egiteko erabiltzea diru-laguntza, ez beste edozertarako.

9.2. Diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu izan den Euskarabideko Euskararen Sustapenerako Atalean frogatu beharko da.

9.3. Euskararen Sustapenerako Atalari jakinarazi beharko zaio proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den une berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko Euskararen Garapenerako Zerbitzuaren adostasuna beharko da, eta honek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako programa funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

9.4. Webgunean edo zeinahi motatako iragarkian edo publizitatean aipatu beharko da jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela. Aipamen hori Nafarroako Gobernuko Argitalpen Atalaren jarraibideen arabera egin beharko da, posta elektronikoa: publicaciones@navarra.es, edo http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Todos+los +servicios/Otros/LogoGob.htm web orriaren bidez, kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jarduera bukatu bitartean izanen da agerian.

9.5. Noiznahi ere onartzea proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko Euskarabideko Euskararen Sustapenerako Atalak egiten duen egiaztapen lana.

9.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Euskararen Sustapenerako Atalari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

9.7. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako arauetan berariaz eska daitezkeen kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.

9.8. Jasotako diruaren erabilpenari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

10.-Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

10.1. Laguntzak, oro har, eta kasu bakoitzean erabakitzen ahal dena galarazi gabe, bi epetan ordainduko dira: %50, aurrerakin gisa, laguntza ematerakoan, eta gainerako %50 jarduera bukatu eta Euskararen Garapenerako Zerbitzuak adostasun txostena eman ondoren.

10.2. Onuradunek, oro har, eta kasu bakoitzean erabakitzen ahal dena galarazi gabe, ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte Euskararen Sustapenerako Atalean, 2010eko azaroaren 30eko 14:00ak baino lehen:

a) Memoria eta diruz lagunduriko jardueren gastuen zerrenda.

b) Egindako lanaren kopia.

c) Egindako gastuaren frogagiriak, jatorrizkoak (edo, halakorik ez bada, fotokopia konpultsatuak). Faktura horiek fakturazio betebeharrak arautzeko erregelamendua onesten duen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuari jarraikiz egin beharko dira. Espresuki salbuetsiko dira ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak.

10.3. Diru-laguntza hartu duen jarduera egin dela justifikatu beharko da. Justifikatutako ordainketen zenbatekoa esleitutako diru-laguntzaren adinakoa izanen da gutxienez.

10.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, lñaguntzak emateko ebazpenean aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie onartutako gastuen frogagiriei, jarduera burutu eta gero.

10.5. Gastuak justifikatzeko epea bukatu eta gero egin behar diren jardueretarako, edo epe horren barnean justifikatu ezin diren jardueren kasuan, entitate onuradunaren arduradun batek sinatutako egiaztagiria aurkeztuko da, aurrekoa justifikatze aldera. Ondoren aipatutako jardueren egiaztagiriak igorri beharko dira 2011ko otsailaren 25a baino lehen.

11.-Diru-laguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

11.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera beste batzuk ere jaso daitezke, helburu bererako, Foru Komunitateko Administrazioarenak edo beste administrazio publiko batzuenak izan, bestelako entitate pribatu edo publikoenak izan edo pertsona partikularrenak izan. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo berezko baliabide batzuekin baturik, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

11.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntza edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diru-laguntzaren xede den jardueraren kostua gainditzen badu.

12.-Itzultzea.

Onuradunak programa gauzatu duela behar bezala justifikatu ezean, pagaturiko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legeko 35. artikuluarekin bat.

13.-Arau-hausteak eta zehapenak.

13.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko IV. titulua hartuko da aintzat.

13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2005 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14.-Diru-laguntzen araubide orokorra.

Arau hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa eta aplikatu beharreko gainerako arauak aplikatuko dira.

15.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

III. ERANSKINA

KULTURA JARDUERAK

(Jarduera mota bakoitzeko bat)

Eskatzailearen izen-deiturak edo sozietate-izena:

IFZ / NAN:

Kalea, solairua eta zk.:

PK:

Tel., Faxa, E-maila:

Herria:

Probintzia:

Egin nahi den jardueraren izena:

................................................................................................................................

...................................................................................................................................................................................................................................................................

Helburuak:

1-

2-

3-

4-

Edukia:

Non eginen den:

Herria:

Norendako den:

Hizlaria(k) / Emailea(k):

Jarduera ustez noiz eginen den:

Aurrekontu xehakatua:

1-

2-

3-

4-

Jardueraren arduradunaren sinadura:

(Tokia eta eguna)

Lehendakariaren sinadura eta entitatearen zigilua:

(Tokia eta eguna)

IV. ERANSKINA

EUSKARA SUSTATZEA INFORMAZIOAREN TEKNOLOGIETAN

(Jarduera bakoitzeko bat)

Eskatzailearen izen-deiturak edo sozietate-izena:

IFZ / NAN:

Kalea, solairua eta zk.:

PK:

Tel., Faxa, E-maila:

Herria:

Probintzia:

Egin nahi den jardueraren izena:

................................................................................................................................

...................................................................................................................................................................................................................................................................

Helburuak:

1-

2-

3-

4-

Edukia:

Zein modalitaterako eskatzen den laguntza:

A modalitatea

B modalitatea

Webgunearen helbidea:

Jarduera ustez noiz eginen den:

(proiektu berriendako)

Eguneratze kronograma 2010erako:

Norendako den:

Aurrekontu xehakatua:

1-

2-

3-

4-

Jardueraren arduradunaren sinadura:

(Tokia eta eguna)

Lehendakariaren sinadura eta entitatearen zigilua:

(Tokia eta eguna)

Iragarkiaren kodea: F1005375