1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
50/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Pascual Recalde Irigoyen jauna, Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko Euskararen gaineko Ikerketa eta Itzulpenerako Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Pascual Recalde Irigoyen jauna, Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Aholkularitza eta Prestakuntzarako Zerbitzuko Euskararen gaineko Ikerketa eta Itzulpenerako Ataleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2010eko martxoaren 16an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.
Iragarkiaren kodea: F1005213