39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lizitazioa, Zizur Nagusian belar artifizialeko "El Pinar 2"
futbol zelaia eraikitzeko lanak kontratatu beharrez

Entitate esleitzailea: Zizur Nagusiko Udala.

Kontratuaren xedea: Zizur Nagusian belar artifizialeko "El Pinar 2" futbol zelaia eraikitzeko lanak.

Lanak egiteko epea: 112 egun natural, zuinketa egiaztatzeko eta obra hasteko akta sinatzen denetik aitzina.

Lizitazioaren aurrekontua: 905.689,92 euro (BEZa barne). Aurreko kopuru horretatik, 124.922,75 euro BEZari dagozkio.

Tramitazioa: presakoa.

Esleitzeko prozedura: irekia.

Kontratistek bete beharreko baldintza berariazkoak: baldintza ekonomiko administratiboen agirian adierazten direnak (sailkapena eskatzen da: A1D eta G6D).

Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

Agiriak: baldintza ekonomiko administratiboen agiria eskura dago Kontratazio Atarian eta web gune honetan: www.zizurmayor.es.

Obra proiektua, berriz, Papelería Técnica Rubion dago (Bergamín, 10, 31001 Iruña). Telefonoa: 948 237704, baita web gune honetan ere: www.zizurmayor.es.

Aurkezteko azken eguna: 2010eko apirilaren 30a, 14:30ean.

Eskaintzak aurkezteko tokia: Zizur Nagusiko Udaleko Erregistro Orokorra (Erreniega parkea, zk.g, 31180 Zizur Nagusia, telefonoa: 948 18 18 96 eta faxa: 948 18 06 97).

Esleitzeko irizpideak: baldintza ekonomiko administratiboen agirian adierazten direnak.

Eskaintzak noiz ireki: eskaintza ekonomikoak irekitzeko eguna Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.

Zizur Nagusian, 2010eko martxoaren 24an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1005353