39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Kultur Patronatuko fitxategien arauketa

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2010eko martxoaren 3ko 132/2010 Dekretuaren bitartez,

EBATZI DU:

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatuko datu pertsonalen fitxategien arauketa.

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatuan badaude zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aintzatesten dion autonomiaren eta bere burua antolatzeko gaitasunaren eremuan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan Udal Gobernua eta Administrazioa zuzentzeko eman zaizkidan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatuaren eskuetan izanik, datu pertsonalak bildu eta prozesatzen dituzten fitxategiak indarrean jartzea. Dekretu honekin, honako hauek jarri dira indarrean:

Fitxategiaren izena:

-Kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoaren fitxategia.

-Kultur jardueren kudeaketa eta informazioaren fitxategia.

-Kanpalekuen fitxategia.

-Aretoak erabiltzeko fitxategia.

-Diru-laguntzen fitxategia.

KUDEAKETA EKONOMIKO ETA KONTABILITATEKOAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua, kudeaketa ekonomikorako, aurrekontuetarako eta hornitzaileekiko harremanetarako

Tratamendu sistema

Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua

Mailakoa

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Patronatuaren kontabilitatea eta haren aurrekontua
prestatzea, hornitzaile eta zordunen kudeaketa

Ukituak

Hornitzaileak, herritarrak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek, haien ordezkariek, beste administrazio publiko batzuek edo entitate pribatuek emanak

Bilketan erabiltzen den euskarria

Paperezko inprimakia

Datuen komunikazioa

Ogasun publikoari, Nafarroako Gobernua

Nazioarteko transmisioak

Ez dago aurreikusia

Unitate arduradunak

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatua

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non
erabili:

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatuaren bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak

KULTUR JARDUEREN KUDEAKETA ETA INFORMAZIOAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Fitxategi mistoa, kultur jarduerak kudeatzeko eta haien gaineko informazioa emateko

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Mailakoa

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Kultur jardueren kudeaketa, haien gaineko informazioa eta egiten direla kontrolatzea

Ukituak

Kultur jarduerak egiten dituzten guztiak, lehiaketetan parte hartzen dutenak eta aurreikusitako jardueren gaineko informazioa biltzen dutenak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek eta haien ordezkariek emanda

Bilketan erabiltzen den euskarria

Paperezko inprimakiak, 012 zerbitzua erabiliz; egiaztapena eginen da biztanleen udal erroldan

Datuen komunikazioa

Ez daude aurreikusiak

Nazioarteko transmisioak

Ez daude aurreikusiak

Unitate arduradunak

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatua

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non
erabili:

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatuaren bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Posta helbidea eta helbide elektronikoa

X

Telefono finkoa eta sakelakoa

EZAUGARRI PERTSONALAK

X

Jaioteguna

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak

KANPALEKUEN FITXATEGIA

Deskripzioa

Kultur Patronatuak eta euskara teknikariak antolatzen dituzten kanpalekuak kudeatzeko fitxategi mistoa

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Mailakoa

Handia

Xedeak eta erabilerak

Patronatuak antolatzen dituen kanpalekuetarako izen emateak eta haien erregistro eta kudeaketa

Ukituak

Kanpalekuetarako izena eman dutenak edo adin txikikoen guraso edo tutoreak

Datuak nola biltzen diren

Paperezko inprimakiaren bidez, 012 bitartez izena emanda

Bilketa egiteko euskarria

Papera

Datuen jakinarazpenak

Ez dago aurreikusia

Nazioarteko transmisioak

Ez dago aurreikusia

Unitate arduradunak

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatua

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non
erabili:

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatuaren bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

X

Ahotsa/Irudia

EZAUGARRI PERTSONALAK

X

Jaioteguna

X

Familiaren datuak

X

Jaioterria

BEREZIKI BABESTUAK

X

Osasuna

DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK

X

Bertzelakoak: ikastetxeak

ARETOAK ERABILTZEKO FITXATEGIA

Deskripzioa

Aretoak erabiltzeko fitxategi mistoa

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Mailakoa

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Aretoak erreserbatzea hainbat erabileratarako

Ukituak

Kultur Etxeko aretoak eskatzen dituzten guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek eta haien ordezkariek emanda

Bilketan erabilitako euskarria

Paperezko eskabideak eta eskabide elektronikoak

Datuen komunikazioa

Ez daude aurreikusiak

Nazioarteko transmisioak

Ez daude aurreikusiak

Unitate arduradunak

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatua

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non
erabili:

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatuaren bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

Helbidea

X

Telefono finkoa eta sakelakoa

DIRU-LAGUNTZEN FITXATEGIA

Deskripzioa

Fitxategi mistoa, euskara sustatzeko edo hura ikasteko
diru-laguntzak emateko

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Mailakoa

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Euskara sustatzeko edo hura ikasteko diru-laguntzetarako izen emateak, horien erregistroa eta kudeaketa

Ukituak

Diru-laguntza eskatzen duten lagunak

Datuak nola biltzen diren

Paperezko inprimakia

Bilketa egiteko euskarria

Papera

Datuen jakinarazpenak

Ez dago aurreikusia

Nazioarteko transmisioak

Ez dago aurreikusia

Unitate arduradunak

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatua

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta eta haien kontra jotzeko eskubideak non
erabili:

Zizur Nagusiko Udaleko Kultur Patronatuaren bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

X

Izen-deiturak

X

NAN/IFZ

X

Helbidea

X

Telefonoa eta faxa

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

X

Bankuko datuak

X

Diru-sarrerak/errentak

2. Kultur Patronatu honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

3. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Zizur Nagusian, 2010eko martxoaren 3an.-Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1004191