39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

1/2010 aldaketa aurrekontuan

Tirapuko Udalak, 2010eko martxoaren 10eko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi du aurrekontuko 1/2010 aldaketa, diru-sarreren bidezko kredituei buruzkoa, hain zuzen ere inbertsio gastuen kontu-sailean eragiten duena, Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsean sartzen baita.

Aditzera ematen da, interesdunek, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Tirapun, 2010eko martxoaren 11n.-Alkatea, Joaquín San Martín Ayerra.

Iragarkiaren kodea: L1004557