39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2010eko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zen aurrekontuan aldaketa egiteko erabakia, eta 2010eko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehikuntzak: 79.000 guztira.

Kreditu bereziak: 6.500 guztira.

Finantzabidea.

Kontu-sail beheitituak: 85.500 guztira.

Azkoienen, 2010eko martxoaren 8an.-Alkatea, J. Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L1004304