39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Galizia etorbideko 4.ean igogailua paratzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2010eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-MAR-10 (18/CU).

José Julián Sánchez Jota jaunak, Galizia etorbideko 4.eko jabeen elkartea ordezkatuz, tramitatzeko aurkeztu zuen xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2009-12-22), jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganik,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea xehetasun azterlana Galizia etorbideko 4.ean igogailuak paratzeko.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1004408