39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats materialaren zuzenketa Iruñeko Udal Planeko ARS-3
eremua ("Arrosadia-Lezkairu") birzatitzeko
testu bateginean

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2010eko otsailaren 23an,

Erabaki hau hartu zuen:

JOB 23-FEB-10 (13/UV).

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak 2010eko otsailaren 2an emandako txostenarekin eta APAJGAPLren 105.2 artikuluan xedatuarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Onestea Iruñeko Udal Planeko ARS-3 Arrosadia-Lezkairu eremua birzatitzeko testu bateginean atzemandako akatsa zuzentzeko espedientea. Testu bategina Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2008ko abenduaren 23an. Xedea da proiektu horren prestaketan egindako akatsa zuzentzea, atzeman berri baita Jabetza Erregistroan erabat ezeztatu dela Udalaren titulartasuneko finka bat (lehengo erregistro bakarreko 2.276. liburukia, 127. liburua, 57. orria, 5.853. finka, 1. inskripzioa).

Haren zati handi bat erantsi da ARS-3 Arrosadia-Lezkairu eremuaren birzatiketarako.

Erantsitako finkak ondoko deskribapena zeukan: 87. finka.

Deskripzioa: Lursail hori ibar-baso zabala da, zuhaitz gazteak dituena; zenbait tokitan zingiratsua da; honako mugak ditu: iparraldean Fuente de la Teja bidea; hegoaldean Eugenio Arraiza, Duque de Granada, Juliana Palacios, ospitale zibila eta Salvador Ferrer; ekialdean Asunción Cortes, Salvador Ferrer, De Aranzadi senideak, Isabel Martínez, Martín Solano, Francisco Sorvet, Arturo Campion, San Lorenzo, Jorge Taberna eta De Iraizoz senideak; eta mendebaldean Sagasti senideak, Francisco Sorvet, Nicomedes Ayanz, Camino, Miguel Goicoechea, Conrado Isabal, Justa eta Cesárea Aragón, Rafael Irastorza, Jáuregui senideak, Ladrón de Cegama, Salvador Ferrer, Iturralde senideak eta Sarasa senideak.

Haren azalera ehun eta hamazazpi mila bostehun eta hirurogei metro koadro da, hau da, ehun eta hogeita hamar erregu eta hamar almute; eta proiektuaren arabera azalera da 111.559,88 m2.

Titularra: Iruñeko Udalarena da, betiko herrilurraren jabetza tituluaren arabera, Iruñeko Udalak 1929ko apirilaren 3an hartutako erabakiaren bidez. Kargak: kargetatik librea. Izen ematea: inskribatu gabea. Katastroko lurzatiaren zenbakia: 1059, 680 eta 981.

Akats bat dela-eta inskribatu gabe egon arren, lehen aipaturiko liburukian inskribatua dagoen finka horren transkripzioan alde batera utzi da banantzeari buruzko aipamena, hura beharrezkoa izanik finkaren gainerakoak birzatiketari lotu gabe jarrai dezan. Ia finka osoa birzatiketa esparruaren barrenean badago ere, udal mugapeko alderdiak aldatu direnez finkatik lurzati txiki bat bereizi da, Mutiloagoitiko katastroko 1. poligonoko 1054.a, 481,62 m2-koa.Hori, berriz, Iruñeko katastroko 1059.etik zetorren, espedientean dagoen lurzatiaren zedularen arabera.

2. Uste denez agiria gaizki idatzita egoteak jatorrizko finkari dagokion idazpena ezeztatzea ekarri duela, eta egiaztatu ahal izateko titulua Erregistro horretan dagoenez, eskatzen da idazpena zuzen dadila, akatsa konpondu eta katastroko 5853. finka eraberritu dadin, eta ARS-3 Arrosadia Lezkairu eremuaren birzatiketan aurreikusitako banantzea egin dadila. Hortaz, jatorrizko finka ondoko deskribapena duela geratuko litzateke:

"Iruñeko Lezkairu alderdian dago lurzatia, egun Mutiloagoitiko (Aranguren) udal mugapearen barrenean. Haren azalera, banandu ondoren, laurehun eta laurogeita bat metro eta hirurogeita bi dezimetro koadro da. Muga hauek ditu: iparraldean eta mendebaldean Iruñeko Adela Bazo kalea; hegoaldean Mutiloagoitiko 1. poligonoko katastroko 385. lurzatia; ekialdean udalerri eta poligono bereko katastroko 1055 eta 1056. lurzatiak."

3. Erabaki hau Jabetza Erregistrora igortzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2010eko martxoaren 3an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1004010