39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Xehetasun azterlana, La Nava industrialdeko E-22, E-23, E-24
eta E-25 lurzatiei dagokiena. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Alkatetzaren martxoaren 2ko 78/2010 Ebazpenaren bidez onetsi dela La Nava industrialdeko E-22, E-23, E-24 eta E-25 lurzatiei dagokien xehetasun azterlana. Xedea da lurzati horien eraikigarritasuna berrantolatzea, handitu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, horretarako hogeita hamar eguneko epea baita, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2010eko martxoaren 2an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L1004205