39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa ordenantzetan

Otsagabiko Udalak, 2009ko azaroaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 6. ordenantza fiskalean, Ur horniduraren tasa arautzen baitu, baita 7. ordenantza fiskalean ere, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupearen okupazioa arautzen baitu.

Behar den iragarkia 2010eko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an, eta jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsitzat jo dira delako aldaketak, eta argitara ematen da haien edukia; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketak ordenantzetan

6. ordenantza fiskala: Ur hornidura arautzen duena

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta mantentze lanengatik: bederatzi euro (9,00 euro).

b) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: berrogeita zazpi zentimo (0,47 euro).

c) Industriako erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: berrogeita zazpi zentimo (0,47 euro).

7. ordenantza fiskala: Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupearen okupazioa arautzen duena

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupearen okupazioa arautzen duen ordenantzako zenbatekoen eranskina.

I. epigrafea. Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, terrazak: 40,00 euro/denboraldia.

I.2. Merkatu eta azoka txikiak:

-Salgunea paratuta: 10,00 euro egunean.

-Salgunea paratu gabe: euro 1,00 egunean.

I.3. Bertzelako aprobetxamenduak:

-Feriako barrakak: 20,00 euro egunean.

II. epigrafea. Lurzoruaren eta hegalkinaren aprobetxamendu bereziak.

-Elektrikoak: Enpresek udal mugapean fakturatzen dituzten diru-sarrera gordinen %1,5.

-Compañía Telefónica; fakturazioaren %1,9, Compañía Telefónica, S.A.ko Unipersonal motako araubidean xedatuari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2010eko martxoaren 3an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1004249