39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

113/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezarri eta 2010. urteko deialdia onesten duena.

Nafarroako Gobernua nekazaritza politika bultzatzen ari da, landa inguruneko garapen iraunkorra biltzen duena, hori egiazki sustatzeko. Landa garapena ezin da homogeneoa izan Nafarroa osoan. Horrek politika batzuk sortu ditu, Nafarroaren barruan, eskualdeak antolatu eta haien ekonomia bultzatzeko.

Xede hori 2006an onetsitako Nafarroako Nekazaritzaren Plan Estrategikoan ageri diren helburuei lotuta dago, bereziki "Nekazaritzako egiturak eta azpiegiturak" izeneko 1. ardatz estrategikoan ageri direnei, non "Egitura finkatu eta hobetzea" izeneko 1.3 helburua zehazten baita, eta horretan sartzen dira foru agindu honetan ezarritako jarduketa ildoak eta laguntza neurriak, larreak eta abeltzaintzako azpiegiturak hobetzen laguntzekoak, hain zuzen ere.

Bestalde, laguntza hauen xede diren jarduketak ''Abeltzaintzako toki azpiegiturak" izeneko ekintzaren barnean ageri dira Landa Garapeneko 2007-2013 aldirako Programan, hain zuzen ere 1. ardatzean ("Nekazaritzaren eta basogintzaren lehiakortasuna handitzea") eta "Nekazaritza eta basogintza garatu eta egokitzeko azpiegiturak hobetu eta garatzea" izeneko neurrian. Batzordeko Garapen Lantaldeak 2007ko azaroaren 20an onetsi zuen programa hori.

Nafarroan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 25ean emandako 145/2009 Foru Aginduaren bidez aplikatzen da neurri hori. Foru agindu horrek arauak ezarri ditu 2009-2013 aldian abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko.

Neurri hori 2007., 2008. eta 2009. urteetan aplikatu ondoren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, NBEFen zuzentarauak betetzearren eta neurriaren kudeaketa eta laguntzen eraginkortasuna hobetzearren, uste du komenigarria dela martxoaren 25eko 145/2009 Foru Agindua indargabetzea. Agindu horren bidez, abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezarri ziren 2009-2013 aldirako, 2009ko deialdia onetsi zen eta Cortesko Udalari zuzenean 100.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion herrian artegiak egiteko.

Aldaketa garrantzitsuenak arlo hauetakoak dira:

a) Eskaera eta agiriak telematika bidez aurkezteko aukera.

b) Proiektuen eta memoria teknikoen gutxieneko edukia.

c) Eskatutako inbertsioen kostuen moderazioa egiaztatzeko erreferentzia moduluak.

d) Ziurtagiri eredua, toki entitateko idazkariak egiazta dezan kontratazio publikoaren arloan aplikatu beharreko xedapenak bete direla, bai eta diru-laguntzen araudiak eskatzen dituen eragimen eta ekonomia irizpideak ere.

e) Exekuzio txikiagoa izateagatik murrizketak, bazterketak eta graduazioa aplikatzeko sistemak inbertsioak ordaintzeko eskaeretan eta geroratutako betetzearen konpromisoetarako.

f) Aipatu diren aldaketekin lotutako eranskinak.

Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, zenbait urtetarako gastua baimendu da 2010erako eta 2011rako, abeltzaintzako azpiegituretarako laguntzak finantzatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak onestea 2010-2013 aldirako. Foru agindu honen I. eranskinean daude.

Lehen xedapen gehigarria.-2010. urterako deialdia.

Abeltzaintzako toki azpiegiturak hobetzeko laguntzetarako 2010. urteko deialdia onestea. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuetako kredituak.

2.000.000 euroko gastua baimentzea, kontu-sail hauen kargura: 1.000.000 euro 2010eko aurrekontuko "Abeltzaintzako azpiegituretarako laguntzak PDR (LGENF)" izeneko 720001-72120-7609-414304 kontu-sailaren kargura, eta 1.000.000 euro 2011ko aurrekontuko pareko kontu-sailaren kargura. Gastua honela banatuko da:

a) Eskualde menditsuetako edo gainbehera doazen udalerrietako toki entitateen jarduketak: 1.880.000,00 euro. Haietako 940.000,00 euro 2010eko gastuen aurrekontuaren kargura eta 940.000,00 euro 2011ko gastuen aurrekontuaren kargura.

b) Gainerako toki entitateen jarduketak: 120.000 euro. Haietako 60.000 euro 2010eko gastuen aurrekontuaren kargura eta 60.000 euro 2011ko gastuen aurrekontuaren kargura.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute deialdi honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetzen diren xedapenak.

Martxoaren 25eko 145/2009 Foru Agindua indargabetzen da. Agindu horren bidez, abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezarri ziren 2009-2013 aldirako, 2009ko deialdia onetsi zen eta Cortesko Udalari zuzenean 100.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion herrian artegiak egiteko. Horretatik kanpo daude agindu horren babesean emandako laguntzen espedienteak, horixe aplikatuko baitzaie.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

I. ERANSKINA

Abeltzaintzako toki azpiegiturak hobetzeko
laguntzei buruzko arauak, 2010-2013 aldirako

1. artikulua. Xedea eta helburua.

Foru agindu honen xedea da arauak ezartzea abeltzaintzako toki azpiegituretarako laguntzak emateko, abeltzaintzarekin zuzeneko lotura duten eta titulartasun eta erabilera publikokoak diren azpiegitura eta ekipamenduak sustatzearren, 2010-2013 aldirako.

2. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak.

Jarduera hauek dira diru-laguntza jaso dezaketenak:

a) Inbertsioak egitea abeltzaintzarekin eta abereen elikadurarekin loturiko ur hornidurako azpiegituretan, adibidez aska, putzu eta abarretan. Urtegiak kanpoan geldituko dira, baita ibaiak ukitzen dituzten lanak ere.

b) Bide publikoak, altxonbideak eta larreetarako edo abeltegien guneetarako sarbideak sortu eta hobetzea, duela 25 urte baino gutxiago erabakitako lurzati berrantolamenduetan eginak dauden bideak mantendu eta hobetzea izan ezik.

c) Udalen ukuiluak eraikitzea.

d) Ibilgailuak desinfektatu edo desintsektatzeko zentroak eraikitzea.

e) Abeltzaintzarekin zuzenean loturiko zerbitzuen ekipamendu publikoetarako eraikinak egin edo zaharberritzea.

f) Abeltzaintzako ustiategien guneentzako instalazioak, ekipamenduak edo azpiegiturak egitea, adibidez elektrifikazioak, telefonia, ur hornidura, hondakin urak hustea, abeltzaintzako hondakinak kudeatzea, etab.

g) Herri mendietan larreak sortu eta hobetzeko jarduketekin lotutako azpiegiturak eta ekipamenduak, hala nola, idoiak, itxiturak, ur hodiak, tratamendu-eskortak, parrillak, etab. Laguntzetatik kanpo geldituko dira larreak sortu eta hobetzeko lan hauek: luberritzeak, sasiak garbitzea, ereitea, ongarritzea, zuzenketak, etab.

h) Abere lehiaketak eta azokak garatzeko azpiegiturak.

i) Egun dauden hiltegiak indarra duten arauetara egokitzea.

3. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza hauek banatuko dizkie foru agindu honetako baldintzak betetzen dituzten entitate eskatzaileei:

a) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduan eskualde menditsutzat jotzen diren toki entitateei edo gainbehera doazen herrien zerrendan (foru agindu honen V. eranskina) ageri direnei, diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %60. Diru-laguntzak, toki entitate bakoitzeko, gehienez ere 180.000 euro eginen du.

b) Gainerako toki entitateentzat, diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %40. Diru-laguntzak, toki entitate bakoitzeko, gehienez ere 50.000 euro eginen du.

c) Zenbait toki entitatek inbertsioak mankomunitatean egiten badituzte eta mankomunitateko lurren %50 baino gehiago eskualde menditsuan edo gainbehera doazen eremuetan badaude, diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %60. Diru-laguntza gehienez 500.000 eurokoa izanen da.

d) Zenbait toki entitatek inbertsioak mankomunitatean egiten badituzte eta mankomunitateko lurren %50 baino gehiago eskualde menditsutik edo gainbehera doazen eremuetatik kanpo badaude, diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %40. Diru-laguntza gehienez 150.000 eurokoa izanen da.

2. Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastuetan honakoak sartuko dira: eraikinak, makineria eta ekipoak eskuratu eta obrak egiteko inbertsioen benetako kostu guztia BEZik gabe eta, kasua izanez gero, teknologia eskuratzeko inbertsio materialena.

3. Inbertsioak norberaren baliabideekin edo auzolanean egiten badira, hautatzen ahal diren gastuetan ez dira sartuko laneskuaren kostua, gastu orokorrak eta industria mozkina.

4. artikulua. Onuradunak.

Nafarroako toki entitateek jasotzen ahal dituzte foru agindu honetan ezarritako diru-laguntzak, diruz laguntzen ahal den jarduketaren baten xedeko lurren edo eraikuntzen titularrak badira edo haiek erabiltzeko eskubidea badute.

5. artikulua. Eskabideak, dokumentazio osagarria eta baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak aurkezteko epea.

1. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira edo, teknikoki ezinezkoa bada, bertaratuz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari zuzenduta. Departamentu horretako erregistroan aurkezten ahalko dira edo, bestela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan.

Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du, egin gogo diren jarduketa guztiak azaltzen dituena.

Agiriak telematika bidez aurkezteko, deialdiaren oinarri arautzaileetako eranskinetan ageri diren eredu ofizialak bide elektronikoa erabiliz jaitsi eta halaxe beteko dira, eta eredu ofiziala ez duten agiriak, berriz, PDF formatuan; proiektuaren aurrekontua edo memoria teknikoa Excel formatuan.

2. Eskabideak aurkezteko epea deialdian ezarritakoa izanen da.

3. Eskabidea deialdi honen II. eranskineko inprimaki ofizialean eginen da, eta beterik, zigilaturik eta sinaturik aurkeztuko da. Inprimaki hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan eskuragarri dago (Alondegi kalea 1, 2. solairua, 31002 Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web guneko zerbitzuen katalogoan.

4. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) IFKren fotokopia, toki entitate eskatzailea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kudeaketa-aplikazioan erregistraturik ez badago.

b) Toki entitate eskatzailearen izenean egindako banku ziurtagiria, bankuak beterik, sinaturik eta zigilaturik, eskatzailea berria bada edo aurreko kanpainetan laguntzak kobratzeko eman zuen kontu zenbakia aldatu nahi badu.

c) Diru-laguntzaren xede den jarduketaren proiektu teknikoa, teknikari kualifikatu batek egina, non jarduketa azalduko baita eta abeltzaintzarekin eta, hala denean, abeltegiekin zuzenean loturik dagoela frogatuko baita. 30.000 eurotik beherako exekuzio materialeko aurrekontua duten inbertsioen kasuan, memoria tekniko baloratua aurkezten ahalko da. Bi dokumentu horiek XIII. eranskinean deskribatutako gutxieneko edukiarekin bat egin beharko dira.

Inbertsioa 50.000 eurotik gorakoa bada, proiektuan informazio plaka edo publizitate hesia sartu behar da, kasu bakoitzean behar dena, 1698/2005 EE Erregelamenduan ezarritakoa betetzeko.

d) Jarduketak gauzatzeko egutegia, non azalduko baita inbertsioaren aurrekontuaren erdia gutxienez kontzesio urteko azaroaren 15a baino lehen gauzatuko dela, eta obrak kontzesio ekitaldiaren ondorengoko urriaren 31 baino lehen bukatu beharko direla.

e) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ingurumen baimena, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearekin bat. Betebehar hau ezin izanen da ordeztu baimenaren eskabidea aurkeztearekin.

f) Toki entitatearen ziurtagiria, herrilurren aprobetxamendua erregulatzen duen ordenantza, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen araberakoa, badagoela adierazten duena.

g) Konpromisoen inprimakia, foru agindu honen III. eranskinean ageri dena, beterik, toki entitateko alkateak edo buruak bete, zigilatu eta sinaturik.

h) Zenbait toki entitatek inbertsioak mankomunitatean egiten badituzte, laguntzak tramitatu eta jasotzerakoan besteak ordezkatuko dituen toki entitatea izendatu behar da.

i) Kostuen moderazioa frogatzeko inprimakia, foru agindu honen VI. eranskinean ageri dena, proiektua edo memoria teknikoa egin duen teknikariak bete, zigilatu eta sinatua.Toki entitateko alkatearen edo buruaren oniritzia ere beharko du.

j) Toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, lurren edo eraikinen titulartasuna edo erabilera daukatela frogatzen duena.

k) Lurzatien zedulak edo inbertsioen xede diren lurzatien edo eraikinen titulartasuna frogatzeko agiriak, edo lurrak edo eraikinak erabiltzen ahal dituztela frogatzen duten agiriak. Bideak egin edo hobetzeko obretan ez da beharrezkoa izanen lurzatien zedulak aurkeztea.

Toki entitate eskatzailearen titulartasuna ez duten finketan edo eraikinetan inbertsioak egiten direnean, lurrak edo eraikinak erabilgarri daudela frogatzen duen agirian erabilgarritasun horren epea jarri beharko da. Inbertsioaren amortizazio teknikoaren epearen adinakoa izanen da epe hori gutxienez. Horretarako, IX. eranskinean ("Inbertsioak amortizatzeko epeak, lurren edo eraikinen erabilera izatearen ondorioetarako") ezarritakoa beteko da.

5. Aukera gisa, baremoko puntuak gehitzeko, agiri hauek aurkezten ahalko dira:

a) Toki entitatearen ziurtagiria, non herrilurren aprobetxamenduaren kanona, eskabidea aurkeztu aurreko 3 urtekoa, agertuko baita.

b) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik dauden abeltegien kopurua eta titularren zerrenda.

6. Foru agindu honen babeseko laguntzak eskatzen direnean jarduketetarako, eta aurreko urteren batean ere eskatu baldin bazen horietarako laguntza, baina lortu ez, eskabide berria bere garaian aurkeztu ez ziren eta indarra duten oinarri arautzaileek eskatzen dituzten agiriekin osatu beharko da. Jarduketak egiteko egutegi berria ere aurkeztuko da eta, bidezkoa bada, inbertsioaren aurrekontu eguneratua. Eskabidean inguruabar hori eta aurreko eskabideari emandako erreferentzia zenbakia adieraziko dira.

6. artikulua. Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Foru agindu honen xede diren laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Laguntzak emateko hurrenkera finkatzeko, eskabideak ondoko irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira, gehienez 100 puntu arte:

a) Batasunaren Intereseko Lekuak erabili eta kudeatzeko planen barneko jarduketak izanez gero, 15 puntu.

b) Entitateak bi urte honetan abeltzaintzako toki azpiegiturendako laguntzarik hartu ez badu edo jarduketak aurreko deialdietan onetsi zen proiektu orokor baten barrukoak badira, 10 puntu.

c) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Nekazaritza Ustiategien Erregistroan ehun abeltegi baino gehiago inskribaturik dituzten udalerriak izanez gero, 10 puntu.

d) Puntu erdi bat jarduketak ukitu eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Nekazaritza Ustiategien Erregistroan dagoen abeltegi bakoitzeko, gehienez 10 puntu.

e) Herrilurren aprobetxamendurako kanona egonez gero, 10 puntu.

f) Proiektuaren interes sozial, ekonomiko eta teknologikoa, 20 puntu gehienez. Aurreko bi urteetako edozeinetan toki entitateari laguntza deuseztatu edo ukatu bazaio baldintzaren bat ez betetzeagatik, proiektuaren interesa ez da baloratuko.

Proiektuaren interes soziala, teknologikoa eta ekonomikoa, Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoak ebaluatu ditzan, berariaz eta argitasunez azaldu behar dira proiektuaren memorian.

g) Toki entitatea gainbehera doazen udalerrien zerrendan badago (V. eranskina), 5 puntu. Toki entitatea eskualde menditsuan badago, 5 puntu.

h) Deialdiaren aurreko urtean eguraldi txarrak abeltzaintzako azpiegituretan eragindako kalteak Nafarroako Gobernuari jakinarazi eta inolako laguntzarik jaso ez duten toki entitateak, 15 puntu.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko teknikariek onartu eta baloratutako kalteetarako bakarrik emanen da diru-laguntza. Kasu horretan, balorazio horretan agertzen dena izanen da laguntzen ahal den inbertsioa.

7. artikulua. Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskabideak jaso ondoren, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak behar bezala beteak dauden eta agiri guztiak aurkeztu diren egiaztatuko du. Hala ez bada, toki entitateari hamar eguneko epea emanen zaio akatsak konpontzeko, eta adieraziko zaio horrela egin ezean eskabidea bertan behera utzitzat hartuko dela eta artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak egiaztatuko du eskatutako laguntzaren xede diren jarduketak 2. artikuluko zerrendan daudela, diru-laguntza jaso dezaketen jarduketen zerrendan, alegia, eta eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen direla. Bestela, zerbitzu horrek eskabidea ukatzeko proposamena igorriko du.

Proposatutako kostuen moderazioa egiaztatzeko, sistema hauek erabiliko ditu aipatu zerbitzuak:

a) "Inbertsio moduluak" izeneko V. eranskinean aipatutako erreferentziak. Eranskin horretako erreferentziazko balioak urtero eguneratuko dira automatikoki, aurreko urteko Estatuko KPIa aplikatuz. Eguneratze hori espedienteetan aplikatzeko, eskaeraren datari begiratuko zaio.

b) Inbertsioak, beren ezaugarriengatik, "Inbertsio moduluak" izeneko V. eranskinean sartuta ez badaude, Balorazio Batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori Nekazaritzako Azpiegituren Berrikuntzaren Ataleko buruak eta Abeltzaintzako Azpiegiturei Laguntzeko Bulegoko buruak osatuko dute.

Proposatutako inbertsioen kostuen ebaluazioa bukaturik, inbertsioko aurrekontua onargarritzat jotzen ez bada, dagokion toki entitateari eskatuko zaio kostuen moderazioa beteko duen beste aurrekontu bat aurkez dezala hamar eguneko epean gehienez.

Nekazaritzako Azpiegituren Berrikuntzaren Ataleko teknikariek edo Balorazio Batzordeak, bidezkoa denaren arabera, kostuen moderazioari buruzko txosten bat eginen dute eskaera bakoitzeko."

3. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak zerrenda bat osatuko du dokumentazio osoa duten eta diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak biltzen dituzten eskabideekin, eta Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoari emanen dio, eskabideekin eta horiei erantsitako agiriekin batera, ebaluatu ditzan, 6. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

4. Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoak eskaerari ezetza ematea proposatu ahal izanen du, espedienteko akats teknikoek jarduketak ebaluatzea eragozten badute edo aurrekontuan ageri diren obra unitateen prezioak eta neurriak gehiegizkoak badira.

5. Abeltzaintzako Azpiegituren Batzorde Teknikoak kide hauek izanen ditu:

a) Teknikari bat, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak izendatua.

b) Teknikari bat, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak izendatua.

c) Teknikari bat, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak izendatua.

6. Bi proiektu edo gehiagoren artean, puntuetan berdinketarik gertatuz gero, proiektuaren interes sozial, ekonomiko eta teknologikoaren atalean (6. artikulua, 2.e) puntu gehien lortu dituztenei emanen zaie diru-laguntza.

Berdinduta segitzen badute, jarduketak ukitu eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik dauden abeltegien atalean (6. artikulua, 2.c) puntu gehien lortu dituzten proiektuei emanen zaie diru-laguntza.

Berdinketak irauten badu, toki entitatearen mugapean Erregistro horretako abeltegi gehien dituen entitateari emanen zaio diru-laguntza.

7. Batzorde Teknikoak proposamena jakinaraziko dio Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari.

8. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du. Bertan diru-laguntzak esleituko ditu, lortutako puntuazioak kontuan izanik, aurrekontuko kredituak agortu arte.

Azken onuradunari esleitu gabe geratzen den saldoa emanen zaio; beraz, aurrekontuko diru kopurua handiagoa izan balitz berari zegokiokeen diru-laguntza baino gutxiago emanen zaio.

Jarduketa mota bakoitzerako aurrekontuan esleitu den dirua agortzen ez bada, 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz, soberakina beste jarduketa motari ematen ahalko zaio, betiere, baremoaren arabera lortutako puntuazioari jarraikiz.

9. Ebazpen proposamena ikusirik, Landa Garapenerako zuzendari nagusiak ebatziko du diru-laguntzen gainean, arrazoiak emanda, gehienez ere hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

8. artikulua. Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunek, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluko betebeharrak ez ezik, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Inbertsioetako obrak Kontratu publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean ezarritakoaren arabera esleitzea.

Toki entitateak diruz lagundutako inbertsioen %100 bitarte kontrata dezake.

b) Jarduketak egitea aurkeztutako egutegiaren arabera, baina, betiere, foru agindu honetako epeak beteta.

c) Toki entitateak laguntzaren xede diren inbertsioak ez egitea erabakitzen badu, emandako diru-laguntzari uko egitea.

Toki entitateak, deialdi honetan ezarritako egunerako inbertsioak gauzatzen ez baditu edo laguntzari uko egiten ez badio, hurrengo bi deialdietan ezin izanen ditu eskatu foru agindu honetan araututako laguntzak.

d) Kontseiluak irailaren 20an eman 1698/2005 (EE) Erregelamenduan eta hori aplikatzeko erregelamenduetan Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruz ezarririko kontrolak burutzeko behar den laguntza ematea.

e) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan frogatzea harturiko funtsak diru-laguntzak kobratzeko oinarri izan zen helburuan, ezarririko moduan eta epeetan, erabili direla, eta harturiko funtsak erabiltzeko gastuak egin direla.

f) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan sarturik ez egotea eta, zehazki, Gizarte Segurantzarekiko zorrak eguneratuak eta zerga guztiak pagatuak izatea.

g) Foru agindu honetan eta laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondorioz ezartzen diren gainerako betebeharrak betetzea.

h) Diruz laguntzen diren inbertsioei eusteko konpromisoa: onuradunak konpromisoa hartu behar du laguntzaren likidazioaren ondoko 5 urteetan ez duela inbertsioan aldaketa garrantzitsurik eginen, salbu eta hondamendi naturalen ondorioz edo ezinbestez. Aldaketa garrantzitsutzat hartuko dira inbertsioaren izaera edo hura gauzatzeko baldintzak ukitzen dituztenak. Ezin izanen da jabetza araubidea aldatu, erabilera aldatu edo eten edo diruz lagundutako inbertsio unitateen kopurua txikitu.

i) Xede berarekin beste diru-laguntzaren bat jasoz gero, horren berri ematea Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiari.

9. artikulua. Diru-laguntzaren helburua lortu dela eta hartutako dirua erabili dela frogatzeko epea eta modua.

1. Onuradunek diru-laguntzen xede diren jarduketak burutu dituztela agiri hauek aurkeztuz frogatuko dute:

a) Obren ziurtagiriak, dagozkien fakturak eta egindako ordainketen frogagiriak. Jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar dira.

Obraren ziurtagiriak onetsitako proiektuko obra unitateen arabera egin behar dira. Modu berean, aurkeztutako faktura edo gastuen frogagiri bakoitza dagokion ziurtagiriari lotua egonen da.

Inbertsioak norberaren baliabideekin edo auzolanean eginak badira, obra-ziurtagirietan ez dira sartuko laneskuaren kostua, gastu orokorrak eta industria mozkina.

Ordainketen frogagiri horiek ezarritako epean aurkeztu ez, edo horien zenbatekoa ziurtatu den gastua baino txikiagoa bada, ordainketa frogatu gabe duen inbertsio zatiari dagokion diru-laguntza ez da ordainduko.

b) Inbertsioa frogatzen duten faktura eta ziurtagirien zerrenda, IV. eranskineko inprimaki ofizialean egina.

c) Obren behin betiko esleipenetik hasita 15 eguneko epean, obren behin betiko esleipenaren agiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, eta toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, kontratazio publikoari buruzko xedapenak (Foru Komunitatekoak, Estatukoak eta Europar Batasunekoak) bete direla azalduko duena; horretan agertuko dira obrak esleitzeko prozedura, esleipena hartu duen enpresaren datuak, esleipenaren prezioa eta aurkeztutako eskaintzen kopurua, eta diru-laguntzen kudeaketan eskatutako eragimen eta ekonomia irizpideak ere bete direla bermatuko da. VII. eranskinean ageri den inprimaki ofiziala erabiliko da.

2. Diru-laguntza eman eta hurrengo urteko urriaren 31rako amaitu behar dira diru-laguntzaren xede diren jarduketak. Lehenbiziko urteko jarduketak laguntza ematen den urteko azaroaren 15a baino lehen amaitu behar dira.

Urte bakoitzeko obra-ziurtagiri, faktura eta gastu-frogagiriak goian adierazitako egunen aurretik aurkeztu beharko dira.

Lehenbiziko urteko diru-laguntza ordain dadin, egun horretara arte egindako inbertsioa frogatu behar da ezarritako epean eta moduan.

Laguntza ematerakoan aurreikusitako inbertsioa baino inbertsio txikiagoa egiten bada, emandako laguntzari zati bat kenduko zaio, benetan egindako inbertsioari egokitzeko. Inbertsio txikiagoa ezin izanen da inoiz konpentsatu hurrengo urteko inbertsioa handituz. Inbertsioaren zati bat egin gabe geratu dela ulertuko da eta urteko diru-laguntzatik kenduko da egin gabeko inbertsioari dagokion zatia.

3. Bai ziurtagiri partzialean bai amaierakoan, zilegi izanen da obra unitate batzuen ordez onartutako proiektuko beste batzuk jartzea, baldin eta horien exekuzio materialaren balioa onartutako proiektuaren exekuzio materialeko aurrekontuaren %10etik beherakoa bada. Ziurtagiriarekin batera obraren zuzendariak egindako txostena aurkeztuko da, egindako aldaketen beharra edo/eta egokitasuna justifikatzeko.

Obra unitateetako aldaketak onartutako proiektuaren exekuzio materialeko aurrekonturen %10etik gorakoak badira, arrazoitu egin beharko dira baimendu ahal izateko. Egin baino lehen, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaizkio, aldatutako proiektuak laguntza jasotzeko baldintzak betetzen segitzen duela egiaztatzeko, eta aldatutako obrari baremoa aplikatzean lortutako puntuazio berria kontzesioko baremoaren gehieneko puntuazioa baino handiagoa dela ere egiaztatzeko. Landa Garapenerako zuzendari nagusiak ebazpena emanen du proposaturiko aldaketak onesteko edo baimena ukatzeko. Baimenik izan ezean, aldaketa horiek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

Baldin eta, aldaketa horien ondorioz, onartutako proiektuak jaso duen ingurumen baimena aldatu behar bada, Nafarroako Foru Administrazioaren ingurumen baimen berria eskuratu beharko da, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legeari jarraituz.

Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiak ez du baimenduko emandako diru-laguntza edo diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsio baimendua handitzea dakarren aldaketarik.

4. Laguntzaren azken ordainketa egin baino lehen, organo kudeatzaileak bertatik bertara egiaztatuko du jarduketak benetan egin direla.

5. Entitateren batek uko egiten badio emandako laguntzari, soberako kredituak, lehendabizi, aurrekontuko funtsak aski ez izateagatik behar baino diru-laguntza txikiagoa jaso duen onuradunari laguntza gehiago emateko erabiliko dira, eta, bigarrenik, eskabidea onartu bai baina kreditu aski ez izateagatik diru-laguntzarik eman ez zaien eskatzaileei emateko, baremoan lortutako lehentasun hurrenkerari jarraituz.

Lehen urteko obra egin izana frogatzen duten agiriak aurkezteko epea, onuradun berri horientzat, laguntza ematen den urteko abenduaren 15era arte luzatuko da.

6. Laguntza ematen den urteko irailaren 30etik aurrera uko egiteen ondorioz askatzen diren kredituak eta obra exekuzio txikiagoen ondoriozkoak, hala deialdi honetakoak nola aurreko deialdietakoak, erabiltzen ahalko dira, aurrekontuan behar diren doiketak egin ondoren, bigarren urteko ordainketa aurreratuak egiteko, eskatuz gero, inbertsioak epea amaitu baino lehen burutu dituztenei.

Bigarren urteko ordainketa aurreratu ahal izateko ezinbesteko baldintza izanen da diru-laguntzaren xede den proiektua erabat burutua egotea laguntza ematen den urteko azaroaren 15erako.

Obraren amaierako ziurtagiria, fakturak eta gastuen frogagiriak goian adierazitako egunaren aurretik aurkeztu beharko dira.

10. artikulua. Ordaintzeko modua eta epeak.

Jarduketak egin direla frogatzeko agiri guztiak aurkezturik, hiru hilabeteko epean emanen da ordaintzeko ebazpena.

11. artikulua. Interes publikoak bermatzeko neurriak.

Diru-laguntzaren onuradunek diru-laguntzaren xede diren jarduketen jabetzari edo erabiltzeko eskubideari eutsi beharko diote bost urtean, gutxienez.

12. artikulua. Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Deialdi honen babesean ematen diren laguntzak toki entitateak helburu bererako hartzen dituen bestelakoekin bateragarriak izanen dira, baldin eta 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren arabera ematen ez badira. Zenbatekoak, bakarrik edo gainerako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide berekiekin baturik, behin ere ezin izanen du gainditu diru-laguntzen xede diren jarduketen kostua.

13. artikulua. Onuradunen eginbeharrak publizitateari dagokionez.

1. 50.000 eurotik gorako kostu osoa gainditzen duten inbertsioak dakartzaten ekintzetarako, onuradunak azalpen plaka bat paratu beharko du, eta 500.000 eurotik gorako kostu osoa gainditzen duten azpiegituretan publizitate hesi bat paratu beharko da.

Plakak gutxienez 1,20 metroko zabalera izanen du eta 0,80 metroko garaiera, eta, publizitate hesiak, 2,00 metroko zabalera eta 1,50 metroko garaiera.

Bai plakan, bai publizitate hesian, proiektu edo eragiketaren azalpena agertuko da, plaka edo hesiaren %25 hartuko duena, gutxienez. Gainera, Europako bandera agertuko da, 1974/2006 (EE) Erregelamenduaren VI. eranskineko 4. puntuan ezarritako arau grafikoekin bat, eta, harekin batera, irakurgarri hau: "Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du".

2. Agertu beharko du jarduketa hori Nafarroako Gobernuak finantzatu duela.

14. artikulua. Diru-laguntzen kontrola, ez-betetzeen mailakatzea, murrizketak eta salbuespenak.

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak diru-laguntzak emateko baldintzak betetzen diren eta aurreikusitako inbertsioak behar bezala egiten diren begiratuko du, eta horretarako behar diren ikuskapenak eta egiaztapenak egiten ahalko ditu; bidezkotzat jotzen duen informazioa ere eskatzen ahalko die laguntzen onuradunei.

2. Foru agindu honetan ezarritako konpromisoak betetzen ez badira, diru-laguntza ukatu ahal izanen da, edo ordaindutako laguntzak itzularaziko dira, osorik edo hein batean, kasuaren arabera, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen II. kapituluan xedatutakoarekin bat, berandutza korrituak gehituta edo ez, kasu bakoitzean bidezkoa dena.

3. Inbertsioak egin ondoren, ordainketarako eskaeran justifikatutako inbertsio lagungarriaren zenbatekoa onartutako inbertsioa baino txikiagoa bada, laguntzen zenbatekoa egokitu eginen da eta proportzioan murriztu, penalizaziorik gabe, eta hori baldin eta egindako inbertsioak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ustez oraindik ere baliozkoak badira, teknikoki eta ekonomikoki, eta proiektatutako obra unitateen murrizketak edo ez-gauzatzeak ez badu ukitzen laguntzak ematea ekarri zuen baremazioan lortutako puntuazioa.

4. Ordainketa eskabideko zenbatekoa onargarritasun azterlana egin ondoren ateratzen den zenbatekoa baino %3 handiagoa bada, ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa beste horrenbeste gutxituko da.

Hala ere, ez da bat ere gutxituko onuradunak frogatzen badu ez dela diru-laguntzaren xede izaterik ez duen zenbatekoa sartzearen erantzulea.

5. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntzak bertan behera utziko dira, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik baztertuko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak deusetan galarazi gabe.

15. artikulua. Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Foru agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea garatzen duten arauetan xedaturikoarekin bat argitaratuko dira.

16. artikulua. Gero betetzeko konpromisoak. Murrizketak eta bazterketak.

1. Foru agindu honen 8.h) artikuluan aipatzen diren konpromisoak bete ezik, laguntzak osorik edo hein batean itzuli beharko dira.

2. 8.h) artikuluan aipatzen den konpromisoa ez-betetzat joko da, inbertsioen eta/edo gastuen azken ziurtapena egin eta hurrengo bost urtean ondokoa gertatzen bada:

a) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza araubidea aldatzea.

b) Diruz lagundutako inbertsioaren erabilera aldatzea.

c) Diruz lagundutako inbertsioen erabilera etetea.

d) Diruz lagundutako inbertsioen obra unitateak gutxitzea, behar bezala frogatutako ezinbesteko baldintzak izaten direnean izan ezik.

3. Aurreko atalean aipatzen den konpromisoa ez betetzea jarraian zehaztuko diren irizpideen arabera mailakatuko da, laguntzak itzultzeko portzentajeak sortuko ditu, eta kasua bada legez ezarritako korrituak gehituko dira:

a) Diruz lagundutako inbertsioen jabetza araubidea aldatzea: laguntzaren %100 itzuli beharra.

b) Diruz lagundutako inbertsioa abeltzaintzakoa ez den erabilera batera aldatzea: laguntzaren %100 itzuli beharra.

c) Diruz lagundutako inbertsioen erabilera etetea: laguntzaren %50 itzuli beharra. Hilabeteko epean erabilera berriro hasten ez bada, laguntzaren %100 itzuli beharko da.

d) Diruz lagundutako inbertsioen obra unitateak gutxitzea, behar bezala frogatutako ezinbesteko baldintzak izaten direnean izan ezik: gutxitutako unitateei dagokien laguntzaren %100 itzuli beharra. Hilabeteko epean unitateak berrezartzen badira, berrezarritako unitateen laguntzaren %50 itzuli beharko da.

Xedapen gehigarri bakarra.-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantziazioa.

Hiltegiak indarra duen araudira egokitzeko obren finantziazioan LGENFek ez du parte hartuko eta horrelako obren espedienteak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira oso-osorik.

II. ERANSKINA

Abeltzaintzako azpiegituretarako laguntza eskaera

DEIALDIA

ESPEDIENTEA:

(Administrazioak bete beharrekoa)

ENTITATE

ESKATZAILEA

TOKI ENTITATEAREN IZENA:

IFK:

HELBIDEA (kalea/plaza/etorb./zk.):

HERRIA:

POSTA K.:

PROBINTZIA:

TELEFONOA:

FAXA:

E-MAILa:

ORDEZKARIA

IZEN-DEITURAK:

IFZ:

HELBIDEA (kalea/plaza/etorb./zk.):

HERRIA:

POSTA K.:

PROBINTZIA:

TELEFONOA:

FAXA:

E-MAILa:

TEKNIKARIA

(Proiektuaren egilea)

IZEN-DEITURAK:

IFZ:

TITULAZIOA:

ENPRESA:

HELBIDEA (kalea/plaza/etorb./zk.):

HERRIA:

POSTA K.:

PROBINTZIA:

TELEFONOA:

FAXA:

E-MAILa:

? JAKINARAZPEN TELEMATIKOA ESKATZEN DU

GAUZATZE AURREKONTUA, GUZTIRA:

Deialdi honetan ezarritakoarekin bat, eskatzen du abeltzaintzako toki azpiegiturak hobetzeko laguntza eman dakiola, eskabide honi erantsitako agirietan agertzen diren inbertsioen aurrekontuari dagokiona.

.........(e)n, 20....(e)ko ......aren ....(e)an.

(Eskatzailearen edo haren ordezkariaren sinadura)

Sin.: .................................

III. ERANSKINA

Deialdia: 20......./........

....................... jaunak/andreak

...............................(e)ko alkate udalburuak

Adierazten du:

a) BAI ? / EZ ? eskaera honen xedeko inbertsioetarako beste laguntza publiko batzuk eskatu dituela.

b) Laguntzarako eskabide honek biltzen dituen datu guztiak eta agiriak benetakoak direla.

c) Baimena ematen duela eskabidean agertzen diren datu pertsonalak fitxategi automatikoetan sartzeko, Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatua arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraikiz.

Konpromiso hauek hartzen ditu:

a) Jarduketak aurkeztutako egutegiari jarraikiz egitea, laguntzak emateko arauak eta deialdia onesten dituen foru aginduan ezarritako epeetan.

b) Toki entitateak laguntzaren xede diren inbertsioak ez egitea erabakitzen badu, emandako diru-laguntzari uko egitea.

c) Kontseiluak irailaren 20an eman 1698/2005 (EE) Erregelamenduan eta hori aplikatzeko erregelamenduetan Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruz ezarririko kontrolak burutzeko behar den laguntza ematea.

d) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan frogatzea harturiko funtsak diru-laguntzak kobratzeko oinarri izan zen helburuan, ezarririko moduan eta epeetan, erabili direla, eta harturiko funtsak erabiltzeko gastuak egin direla.

e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan sarturik ez egotea eta, zehazki, Gizarte Segurantzarekiko zorrak eguneratuak eta zerga guztiak pagatuak izatea.

f) Laguntzak emateko deialdia arautzen duen foru aginduan xedaturikoa eta laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondorioz ezartzen diren gainerako betebeharrak betetzea.

g) Diruz laguntzen diren inbertsioei eusteko konpromisoa: onuradunak konpromisoa hartzen du laguntzaren likidazioaren ondoko 5 urteetan ez duela inbertsioan aldaketa garrantzitsurik eginen, salbu eta hondamendi naturalen ondorioz edo ezinbestez. Aldaketa garrantzitsutzat hartuko dira inbertsioaren izaera edo hura gauzatzeko baldintzak ukitzen dituztenak.

h) Inbertsio beretarako beste diru-laguntzaren bat jasoz gero, horren berri ematea Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiari.

.........(e)n, 20....(e)ko ......aren ....(e)an.

Toki entitateko alkatea edo burua.

Sin.: .................................

IV. ERANSKINA

Abeltzaintzako azpiegiturak hobetzeko laguntzetarako eskabidean ageri den inbertsioa frogatzeko fakturen eta ziurtagirien zerrenda.

KANPAINA ......... /..............

ESPEDIENTEA:

(Administrazioak bete beharrekoa).

ZK.

ENPRESA

INBERTSIOAREN KONTZEPTUA

FAKTURA ZK.

ZENBATEKOA

GUZTIRA

.........(e)n, 20....(e)ko ......aren ....(e)an.

Toki entitateko alkatea edo burua.

Sin.: .................................

V. ERANSKINA

Gainbehera doazen udalerriak

ABAIGAR

ABAURREGAINA

ABAURREPEA

ABERIN

ADIOS

AGUILAR KODES

ANTZIN

ANUE

ARAITZ

ARANARATXE

ARANTZA

ARANO

ARAS

ARELLANO

ARESO

ARIA

ARIBE

ARMAÑANTZAS

ARRUAZU

ARTAZU

ATETZ

AZUELO

BAKAIKU

BARASOAIN

BARBARIN

BARGOTA

BEIRE

BERASKOAIN

BIDAURRETA

BIURRUN-OLKOTZ

BURGI

EL BUSTO

CABREDO

GAZTELUBERRI

ZIRAUKI

ZIRITZA

DESOIO

DEIKAZTELU

DONAMARIA

ETXARRI

ELGORRIAGA

ENERITZ

ERATSUN

ERGOIENA

ETXAURI

EZKAROZE

ESLABA

ESPARTZA

ESPRONTZEDA

ETAIU

EULATE

EZKURRA

EZPOROGI

GALIPENTZU

GALOZE

GARAIOA

GARDE

GARRALDA

GENEVILLA

GOÑERRI

GORZA

GIRGILLAO

IBARGOITI

IGUZKITZA

IMOTZ

IRAÑETA

ITUREN

ITURMENDI

ITZAGAONDOA

ITZALTZU

JAURRIETA

TXULAPAIN

LABAIEN

LANA

LANTZ

LAPOBLACION

LARRAGOA

ELIZAGORRIA

LEATXE

LEGARDA

LEGARIA

LERGA

LEZAUN

LONGIDA

LUKIN

MARAÑON

MENDAZA

METAUTEN

MIRAFUENTES

ELO

MORENTIN

MUES

MURIETA

NABASKOZE

NAZAR

OKO

ODIETA

OITZ

OLEXOA

OLORITZ

ORBAITZETA

ORBARA

ORISOAIN

ORONTZE

OROTZ-BETELU

PETILLA ARAGOI

PIEDRAMILLERA

PUIU

ORREAGA

ZARE

SALDIAS

JAITZ

SANTSOL

SARTZE

SORLADA

TIRAPU

TORRALBA DEL RIO

TORRES DEL RIO

UKAR

UNTZITI

UNTZUE

URDAZUBI

URRAULBEITI

URROTZ

URZAINKI

UTERGA

UZTARROZE

LUZAIDE

BIDANKOZE

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

HIRIBERRI AEZKOA

ESA

ZABALTZA

ZIORDIA

ZUBIETA

ZUGARRAMURDI

ZUÑIGA

VI. ERANSKINA

Kostuen moderazioaren justifikazioa

UN.

KONTU-SAILA

EXEKUZIO MATERIALAREN PREZIOA (euroak)

Un.

Metro bateko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxeta eta ahoa barne, erabat funtzionala eta bukatua

Un.

0,8 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxeta eta ahoa barne, erabat funtzionala eta bukatua

Un.

0,6 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxeta eta ahoa barne, erabat funtzionala eta bukatua

ml

3 m-ko zabalerako bidea, 0,15 m-ko lodierakoa, material pikorduna (2") duena, erabat funtzionala eta bukatua

m3

Harrobi komertzialetik heldu den material pikorduna, birrinketa bidez hautatua (2"), konpaktuan neurtua, materiala, karga eta garraioa barne, erabat funtzionala eta bukatua

m3

"Zagor natural" gisako material pikorduna, baheketa bidez hautatua (2"), konpaktuan neurtua, materiala, karga eta garraioa barne, erabat funtzionala eta bukatua

m2

Beroan egindako emultsio bituminosoko zoladura, S12 motakoa, agregakin ofitikoduna, 5 cm-ko lodierakoa, itsaspeneko emultsio bereziarekin (ECR1) aldez aurretik ureztatua eta bidezulo eremuen birprofilatzea, erabat funtzionala eta bukatua

m3

Hormigoizko zoladura bideetan, hormigoi hornidura barne, hedatua, erregela dardarkariarekin trinkotua, talotxatzea eta erremateak, azaleko testurarako arrabotaketa, produktu filmogenoekin ondua, eta uzkurdura-junturak egitea gogorrean; enkofratzea eta ertzen arriñonamendua barne, erabat funtzionala eta bukatua

m3

80 cm-ko diametrotik gorako kareharrizko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak jarri aurretik egokitzea eta material iragazlez beteriko estradosa, erabat funtzionala eta bukatua

m2

Eskorta itxia, 15 m-tik gorako hutsartea eta 4 m-tik gorako garaiera duena, erabat funtzionala eta bukatua

m2

Eskorta itxia, 15 m-tik beherako hutsartea eta 4 m-tik beherako garaiera duena, erabat funtzionala eta bukatua

Un.

Hesi kanadiarra, ondoan metro bateko zabalerako ate metalikoa, giltzarrapoa eta alboan altzairu galbanizatuzko bi baranda, eta, gainera, gehienez ere metro bateko diametroko eta 5 m-ko luzerako hodia, erabat funtzionala eta bukatua

Un.

Altzairu galbanizatu teleskopikoko ataka, 1-5 metroko luzerakoa eta 1,2 m-ko garaierakoa jarrita dagoela, erabat funtzionala eta bukatua

ml

Akaziazko hesolekin egindako itxitura. Hesolak 1,7 m-ko garaierakoak eta 10 cm-ko punta meharrekoak izanen dira, zartatzetik heldu direnak, beraien artean 1,8 m utziko da, metro bateko garaierako sarea jarriko da edo alanbre ziztaduneko 5 ilara, zorutik 15-30-50-75-105 cm-tara; hesolak eskuz edo zamariz banatuko dira 200 m-ko distantziara gehienez, pertsonak pasatzeko pasabideak utziko dira 250 m-ko tarte bakoitzean gutxienez eta bidexka edo bideekin gurutzatzean. Erabat funtzionala eta bukatua.

ml

Itxitura kentzea

ml

Itxitura konpontzea

m2

Abeltzaintzako tratamendu-eskorta, erabat funtzionala eta bukatua

m3

Irazgaizte naturaleko putzua, zangak irekitzea barne, erabat funtzionala eta bukatua

m2

Material iragazgaizgarri komertzialarekin iragaizteagatiko gehigarria, erabat funtzionala eta bukatua

Un.

Hormigoi armatuko uraska, neurri estandarrekoa, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua

Un.

Altzairu galbanizatuzko uraska aurrefabrikatua, neurri estandarrekoa, erabat funtzionala eta bukatua

h

Ezpondetatik erortzen diren materialak kentzeko eta arekak garbitzeko makineria

VII. ERANSKINA

Obren esleipenaren ziurtagiria

Izena:

Toki entitate honetako idazkaria:

ZIURTATZEN DUT:

....../....../......(e)an egindako osoko bilkuran erabaki zela udal mugapean "abeltzaintzako azpiegiturak hobetzeko obren" esleipena egitea, .................... deialdian.

Esleipena ......................... prozedura bidez egin zen, kontratazio publikoaren arloko xedapenekin bat, eta .................. enpresak hartu zuen esleipena, .............. euroren truke, hau da, %.........(e)ko beherapenarekin.

Diru-laguntzen arloko araudiak ezarritako eragimen eta ekonomiako irizpideak bete direla esleipenean.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, eskaintza hauek jaso dira, ondokoek aurkeztuta:

ENPRESA

ESKAINTZA

Eta bidezkoa den tokian ager dadin, ziurtagiri hau luzatzen dut ..................... (e)ko alkatearen oniritziarekin eta ......./....../....... datarekin.

Idazkaria

O. E.

Toki entitateko alkatea edo burua

Sin.: ....................................

Sin.: ....................................

VIII. ERANSKINA

Proiektuen eta memoria teknikoen gutxieneko edukia

Proiektuek agiri hauek izanen dituzte: memoria, aurrekontua, baldintza-agiria, Ingurumen ukipenen azterlana (4/2005 Foru Legearen arabera beharrezkoa bada) edo bestela Ingurumen eraginaren azterlana, 1:10.000 eskalako edo hortik gorako planoak, segurtasun eta osasun arloko azterlanak, 1627/1997 Errege Dekretuarekin bat, zeinaren bidez eraikuntza lanetan gutxienez bete beharreko segurtasun eta osasun baldintzak ezartzen baitira.

a) Memoria: Laguntza zein jarduketarako eskatzen den, horren deskribaketa zehatza egin beharko du, bai eta jarduketaren aurrerakinak eta xedea ere azaldu.

Jarduketen erreferentzia geografikoak eta planoetako kokaguneak zehaztuko dira.

b) Baldintza-agiria: proiektuetan baizik ez da eskatuko. Laguntza zein lanetarako eskatu den, lan horiek guztiak aipatu beharko ditu eta adierazi, gutxienez, obra bakoitzean erabiliko diren baliabideak, makinerian behar den indarra kalkulatuta.

c) Aurrekontua, honako agiriekin osatua:

1. Neurketen taula.

2. Prezioen taula:

-Prezioen taula letraz.

-Prezio xehakatuen taula (laneskua, makineria eta materialak)

-Prezio osagarrien taula.

3. Aurrekontu partzialak.

4. Aurrekontuen laburpen orokorra.

d) Planoak:

1. Kokapen planoa.

2. Plano zehaztua, 1:10.000 eskalakoa edo hortik gorakoa. Laguntza eskaeran aipatzen diren jarduketa guztien erreferentzia geografikoak eman beharko dira, eta lokalizatzeko moduan azaldu.

3. Plano zehatzagoak eginen dira fabrika-obretarako, harri-lubetetarako, etab.

Aurrekontuetako eta memoriako unitateek bat etorri beharko dute planoetan ageri direnekin.

e) Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana. Agiri hori proiektuetan soilik eskatzen ahalko da, eta horren edukiak 1627/1997 Errege Dekretuarekin bat etorri beharko du:

1. Memoria.

Obren ezaugarrien deskribapena.

Egiteko epea.

Aurreikusitako langileak.

Behin-behineko instalazioak eta osasun laguntza.

Aurreikusitako makineria eta baliabide osagarriak.

Arriskuen azterketa orokorra.

Prebentzio neurriak.

2. Aurrekontua. Espedientean eskatutako aurrekontua oinarritzat harturik zehaztuko da.

Memoria teknikoa eskatzen den kasuetan, honakoak bildu behar ditu: memoria, aurrekontua, Ingurumen ukipenen azterlana (4/2005 Foru Legearen arabera beharrezkoa bada) eta 1:10.000 eskalako edo hortik gorako planoak.

IX. ERANSKINA

Inbertsioak amortizatzeko epeak, lurren edo eraikinen erabilera izatearen ondorioetarako

Eraikinak:

Obra berria: 25 urte.

Obra berritzea: 20 urte.

Ekipoak: 12 urte.

X. ERANSKINA

Inbertsio moduluak:

UN.

KONTU-SAILA

EXEKUZIO MATERIALAREN PREZIOA (euroak)

I. MOTA

II. MOTA

Un.

1 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxeta eta ahoa barne, erabat funtzionala eta bukatua

1.660,00

2.158,00

Un.

0,8 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxeta eta ahoa barne, erabat funtzionala eta bukatua

1.291,00

1.678,30

Un.

0,6 m-ko diametroko hodia, 6 m-ko luzerakoa, kutxeta eta ahoa barne, erabat funtzionala eta bukatua

1.026,00

1.333,80

ml

3 m-ko zabalerako bidea, 0,15 m-ko lodierakoa, material pikorduna (2") duena, erabat funtzionala eta bukatua

10,00

12,00

m3

Harrobi komertzialetik heldu den material pikorduna, birrinketa bidez hautatua (2"), konpaktuan neurtua, materiala, karga eta garraioa barne, erabat funtzionala eta bukatua

18,00

25,00

m3

"Zagor natural" gisako material pikorduna, baheketa bidez hautatua (2"), konpaktuan neurtua, materiala, karga eta garraioa barne, erabat funtzionala eta bukatua

7,50

7,50

m2

Beroan egindako emultsio bituminosoko zoladura, S12 motakoa, agregakin ofitikoduna, 5 cm-ko lodierakoa, itsaspeneko emultsio bereziarekin (ECR1) aldez aurretik ureztatua eta bidezulo eremuen birprofilatzea, erabat funtzionala eta bukatua

9,00

10,00

m3

Hormigoizko zoladura bideetan, hormigoi hornidura barne, hedatua, erregela dardarkariarekin trinkotua, talotxatzea eta erremateak, azaleko testurarako arrabotaketa, produktu filmogenoekin ondua, eta uzkurdura-junturak egitea gogorrean; enkofratzea eta ertzen arriñonamendua barne, erabat funtzionala eta bukatua

120,00

150,00

m3

80 cm-ko diametrotik gorako kareharrizko lubeta, beharrezkoak diren obra osagarri guztiak barne, lurra harriak jarri aurretik egokitzea eta material iragazlez beteriko estradosa, erabat funtzionala eta bukatua

40,00

70,00

m2

Eskorta itxia, 15 m-tik gorako hutsartea eta 4 m-tik gorako garaiera duena, erabat funtzionala eta bukatua

150,00

150,00

m2

Eskorta itxia, 15 m-tik beherako hutsartea eta 4 m-tik beherako garaiera duena, erabat funtzionala eta bukatua

130,00

130,00

Un.

Hesi kanadiarra, ondoan metro bateko zabalerako ate metalikoa, giltzarrapoa eta alboan altzairu galbanizatuzko bi baranda, eta, gainera, gehienez ere metro bateko diametroko eta 5 m-ko luzerako hodia, erabat funtzionala eta bukatua

5.000,00

6.000,00

Un.

Altzairu galbanizatu teleskopikoko ataka, 1-5 metroko luzerakoa eta 1,2 m-ko garaierakoa jarrita dagoela, erabat funtzionala eta bukatua

500,00

600,00

ml

Akaziazko hesolekin egindako itxitura. Hesolak 1,7 m-ko garaierakoak eta 10 cm-ko punta meharrekoak izanen dira, zartatzetik heldu direnak, beraien artean 1,8 m utziko da, metro bateko garaierako sarea jarriko da edo alanbre ziztaduneko 5 ilara, zorutik 15-30-50-75-105 cm-tara; hesolak eskuz edo zamariz banatuko dira 200 m-ko distantziara gehienez, pertsonak pasatzeko pasabideak utziko dira 250 m-ko tarte bakoitzean gutxienez eta bidexka edo bideekin gurutzatzean. Erabat funtzionala eta bukatua.

4,50

6,00

ml

Itxitura kentzea

0,50

1,00

ml

Itxitura konpontzea

0,50

1,00

m2

Abeltzaintzako tratamendu-eskorta, erabat funtzionala eta bukatua

40,00

60,00

m3

Irazgaizte naturaleko putzua, zangak irekitzea barne, erabat funtzionala eta bukatua

10,00

15,00

m2

Material iragazgaizgarri komertzialarekin iragaizteagatiko gehigarria, erabat funtzionala eta bukatua

15,00

18,00

Un.

Hormigoi armatuko uraska, neurri estandarrekoa, buia eta babesa barne, erabat funtzionala eta bukatua

500,00

600,00

Un.

Altzairu galbanizatuzko uraska aurrefabrikatua, neurri estandarrekoa, erabat funtzionala eta bukatua

1.350,00

1.550,00

h

Ezpondetatik erortzen diren materialak kentzeko eta arekak garbitzeko makineria

60,00

60,00

I. mota: makinen errendimendu normalarekin egindako lanak.

II. mota: makinen errendimendu baxuarekin egindako lanak (orografia konplexua, %15etik gorako maldak, sarbide zaila, materialez hornitzeko zentroak urrun izatea...)

Iragarkiaren kodea: F1004686