39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2010eko udal zerga (Zirkulazioaren gaineko zerga)

Honen bitartez Noain Elortzibarko herritarrei aditzera ematen zaie Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2010eko udal zerga (lehen Zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea 2010eko apirilaren 7an hasiko dela eta maiatzaren 7an bukatuko.

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketa Agentziara igorriko dira hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2010eko martxoaren 16an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1004878