39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehakatu puntuala Talluntxe I industrialdean,
2. poligonoko 662, 663 eta 665. lurzatiei dagokienez.
Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2010eko martxoaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehakatu puntuala Noaingo Talluntxe I industrialdean, 2. poligonoko 662, 663 eta 665. lurzatiei dagokienez Belén, Francisco eta José Javier Osácar Iruritak Noain Elortzibarko Udal Planean sustaturik. Txosten teknikoan eta txosten juridikoan egin diren zehaztepenei jarraitu beharko diete. Herritar mugakideei jakinarazi beharko zaie. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako egunkarietan paratuko, hilabetez, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 49. eta 74. artikuluei jarraikiz.

Noain Elortzibarren, 2010eko martxoaren 4an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1004136