39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2010eko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.1 artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Udalak, 2010eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Udalaren 2010eko plantilla organikoa.

2. Onetsitako plantilla jendaurrean jartzea; Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

3. Erabaki horiek behin betikotzat joko dira erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Mendabian, 2010eko martxoaren 12an.-Alkatea, Miguel Angel de Carlos.

Iragarkiaren kodea: L1004601