39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2009tik luzatutako 2010eko aurrekontuko 1. aldaketa.
Hasierako onespena

Udalak, 2010eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du kredituak aldatzen dituen espediente hori.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, bizilagun edo interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Lodosan, 2010eko martxoaren 5ean.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L1004159