39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsia

Leitzako alkateak martxoaren 11ko 2010/59 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 38., 39. eta 54. lurzatiei dagokien xehetasun azterlana, bertan bi bizitzako etxea egiteko, Javier Flores eta Lander Aranburu arkitektoek egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2010eko martxoaren 11n.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1004651