39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita

Lakuntzako Udalak, 2010eko martxoaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako Udalaren eta Lamapor, S.A.ren arteko kudeaketako hirigintzako hitzarmena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lakuntzan, 2010eko martxoaren 11n.-Alkate udalburua, Jose Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1004676