39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2010eko martxoaren 4ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako 2. poligonoko 370, 371 eta 372. partzeletako xehetasun azterlana, Lakuntzako Udalak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2010eko martxoaren 11n.-Alkatea, Jose Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1004674