39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GORZA

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Gorzako Udalak, 2009ko abenduaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gorzako Udalaren 2010eko plantilla organikoa.

Iragarkia 2010eko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean, eta horren ondotik jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:

Funtzionarioen zerrenda

Lanpostuaren izena: idazkaria, zerbitzuen batasunean, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalekin batean. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1; maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.

Enplegatuen izenen zerrenda

Funtzionarioak

Valentín Alzueta Fernández. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Gradua: 6. Bosturtekoak: 6. Lanpostuko osagarria: %29,22.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Gorzan, 2010eko martxoaren 8an.-Alkate udalburua, Celestino Larrambe Pascualena.

Iragarkiaren kodea: L1004507