39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

102/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2010eko deialdia onesten duena erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzetarako, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2008-2010 hirurteko Programa Nazionalaren barrenean.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 30eko 194/2008 Foru Aginduaren bidez, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzetarako arauak ezarri ziren Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2008-2010 hirurteko Programa Nazionalaren barrenean. Agindua 2008ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an.

Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko programa, Espainiak 2008-2010 hirurterako aurkeztua, Kontseiluaren 797/2004 (EE) Erregelamenduari jarraikiz, Batzordeak 2007ko abuztuaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen.

Adierazitakoarekin bat, foru agindu honen bidez, 2010. urteko laguntzetarako deialdia egiten da, erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2008-2010 hirurteko Programa Nazionalaren barrenean, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 30eko 194/2008 Foru Aginduan aurreikusitako arauak aplikatuko dira.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzetarako 2010eko deialdia onestea, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2008-2010 hirurteko Programa Nazionalaren barrenean.

2. 2010ean eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2010eko maiatzaren 30ean amaituko.

3. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 30eko 194/2008 Foru Aginduan aurreikusitako arauak aplikatuko zaizkio deialdi honi; izan ere, bertan onesten dira erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzen dituzten laguntzetarako arauak, Erlezaintzari Laguntzeko Neurrien 2008-2010 hirurteko Programa Nazionalaren barrenean.

4. Foru agindu honek sortutako konpromisoak ordaintzeko, 39.700 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Gobernuaren 2010eko Gastuen Aurrekontuetako "Eztiaren ekoizpena eta merkaturatzea hobetzea (FEAGA)'' izeneko 71230-710001-4700-414212 kontu-sailaren kargura.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko martxoaren 5ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1004594