39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Faltzesko herrilarreak aprobetxatzeko ordenantzan aldaketa egiteko proiektua. Behin betiko onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, argitara ematen da Faltzesko herrilarreak aprobetxatzeko ordenantzan egin den aldaketaren testu osoa, behin betikoz onetsi baita. 2009ko abenduaren 21eko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean, eta inork ez du erreklamaziorik batere aurkeztu jendaurrean egon den bitartean.

"7. artikulua.-Addenda:

Nafarroako Ubidetik ekarririk, ur bidezko sute-ahoak paratu dira lau eskorta hauetan: Valovero, Polainasko eskorta, 14-228B lurzatian; Arquillo, 14-238 lurzatian; Rebollos-Vergalada, 19-645 lurzatian, eta Ponfollas, 19-280AJ eta AK lurzatian. Hori dela-eta, belarren esleipen hartzaileei tarifa hau aplikatuko zaie:

-NAT sekzioko (nekazaritza eta abeltzaintzako aprobetxamendu txikiak) urteko kuota finkoak; horiek zerbitzuaren eta ustiapeneko zenbatekoaren kuotari dagozkio, Nafarroako Ubideko IV-3 sektoreko Ureztatzaileen Elkarteak Udalari igortzen baitio; belarren esleipen hartzaileari osorik kobratuko zaio, gehi bakoitzak egiten duen kontsumoaren itzulketa m³-tan neurtuta.

-(Soil-soilik jakite aldera, 2009ko gastu unitario finkoak 258,08 euro dira, eta kontsumoaren tarifa aldakorra, berriz, 0,0237 euro/m³). 2010erako eta ondokoetarako, urteko KPIaren arabera eguneratuko da)."

Faltzesen, 2010eko martxoaren 1ean.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L1004151