39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2009ko abenduaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Espartza Zaraitzuko Udalaren 2010eko plantilla organikoan.

Iragarkia 2010eko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ean, eta horren ondotik jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236 eta 271. artikuluekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria, zerbitzuen batasunean, Espartza Zaraitzuko, Sartzeko, Gorzako eta Galozeko Udalekin batean. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Lanpostu kopurua: 1; maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,22. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

Zerbitzu anitzetako enplegatua. D mailaren pareko lansaria. Lanaldi erdian. Itzaltzuko Udalarekin partekatua. Buru den udala: Espartza Zaraitzuko Udala. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %8,79. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hizkuntz eskakizuna: merezimendua: euskaraz jakitea.

Enplegatuen izenen zerrenda

Funtzionarioak

Valentín Alzueta Fernández. Idazkaria. Jardunean. Maila: A. Gradua: 6. Bosturtekoak: 6. Lanpostuko osagarria: %29,22.

Lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoa

Sanz Loigorri, Oskar Juan. Zerbitzu anitzetako arduraduna. D mailaren pareko lansaria. Mailako osagarria, %12; lanpostuko osagarria, %8,79. Egoera administratiboa: jardunean. Sarbidea: oposizio lehiaketa; Itzaltzuko Udalarekin partekatua. Lanaldi erdia, lan-kontratudun finkoa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Espartza Zaraitzun, 2010eko martxoaren 8an.-Alkate udalburua, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1004506