39. ALDIZKARIA - 2010eko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa ordenantzan.
Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2009ko abenduaren 23ko osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Deikazteluko udalerriko zakurrak arautzen dituen ordenantzan.

Hasierako onespenaren iragarkia urtarrilaren 27an argitaratu zen, 2010eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Deikaztelun, 2010eko martxoaren 5ean.-Alkatea, J. Carmelo Salvatierra Macua.

Aldaketa ordenantzan.
Behin betiko onespena

12. artikuluaren aldaketa.

"12. artikulua. Huts egiteak.

Honako hauek dira:

a) Hutsegite arinak dira 2, 3, 6, 7, 8 eta 9. puntuetan bildutakoak.

b) Hutsegite larriak:

-Hutsegite arinak behin eta berriz egitea.

-Zakurrak alde batera uztea eta haiei tratu txarrak eragitea.

-Osasun zerbitzu ofizialei ez jakinaraztea badituztela halako eritasunak, nahitaez deklaratu beharrekoak badira, baita Animaliak babesteari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legean agertzen diren gainerako puntukoei buruzkoak, betiere bertan agertzen diren zenbatekoekin.

c) Hutsegite oso larriak. Bi hutsegite larri baino gehiago egitea."

13. artikulu berria.

"13. artikulua. Zehapenak.

c) Hutsegite arinak 60 euroko isunarekin zehatuko dira.

d) Hutsegite larriak 300 euroko isunarekin zehatuko dira.

e) Hutsegite oso larriak 600 euroko isunarekin zehatuko dira."

Iragarkiaren kodea: L1004225